251. zk., 2024ko abenduaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5971
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 362/2024 prozedura arruntean.
Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura hau:
362/2024 prozedura arrunta: Eusko Jaurlaritzako Funtzio Publikoko sailburuordearen ebazpenen aurka jarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoei buruzkoa. Ebazpen horien bidez ezetsi egiten da demandatzaileek Funtzio Publikoko zuzendariaren ebazpenen aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa, eta administrazio-isiltasunagatik jarritako beste errekurtsogile baten gora jotzeko errekurtsoa. Azken ebazpen horien bidez, karrerako funtzionario edo egoera baliokide bat aitortzeari eta betetzen ari den lanpostuari behin betiko atxikitzeari buruz jarritako eskabideak ezesten dira.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 3a.
Enplegu Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.