251. zk., 2024ko abenduaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (110 KB - 2 orri.)
- EPUB (121 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5969
IRAGARKIA, Hizkuntza Politikarako sailburuordearena, zeinaren bidez argitara ematen baita, arlo sozioekonomiko pribatuan Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiriak eskuratzeko 2024ko bigarren seihilekoan egin den kanpo-ebaluazioaren prozesua amaitu ondoren, entitateek egiaztatu duten ziurtagiri-maila.
2023ko uztailaren 12an argitaratu zen EHAAn 97/2023 Dekretua, ekainaren 27koa, entitate publiko eta pribatuen jardueran eta kudeaketan euskarak duen garapen-maila ebaluatzeko, egiaztatzeko eta aitortzeko sistema arautzen duena. Ondoren, uztailaren 31n, Hizkuntza Politikarako sailburuordearen ebazpena argitaratu zen, EAEko arlo sozioekonomiko pribatuan Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiriak lortzeko prozesuak garatzen dituena, eta kanpo-ebaluazioaren zerbitzua jaso nahi duten entitateek izena emateko epea irekita uzten duena.
Jarraian zerrendatzen dira Bikain – Euskararen Kalitate-ziurtagiriak eskuratzeko prozesua arautzen duen ebazpenaren arabera 2024ko bigarren seihilekoan egin diren kanpo-ebaluazioetan ziurtagiria eskuratu duten entitateak eta egiaztatu duten ziurtagiri-maila.
(Ikus .PDF)
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 12a.
Hizkuntza Politikarako sailburuordea,
AITOR ALDASORO ITURBE.