Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2024ko abenduaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ONGIZATE, GAZTERIA ETA ERRONKA DEMOGRAFIKOAREN SAILA
5967

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 13koa, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordearena, zeinaren bidez ebazten baitira Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko urriaren 2ko Aginduaren babesean aurkeztutako dirulaguntza-eskabideak. Agindu horren bidez, oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2024. urterako deialdia egiten da. Dirulaguntzen lehenengo lerroa: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

AURREKARIAK

1.– Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuaren 2024ko urriaren 2ko Aginduaren bidez (2024ko urriaren 17ko EHAA, 203. zk.), oinarriak onartzen dira laguntza ekonomikoak emateko EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu eta immigrazioaren eta kulturarteko bizikidetzaren alorrean jarduerak gara ditzaten, eta 2024. urterako deialdia egiten da. Zehazki, agindu horren II. kapituluak dirulaguntzen lehenengo lerroa arautzen du: immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko laguntzak.

Agindu horren 15. artikuluak 480.000,00 euroko aurrekontu-kreditua ezartzen du EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitzeko dirulaguntzak emateko.

2.– 2024ko urriaren 2ko Aginduaren 14. eta 16. artikuluetan eskatzaileek finantzaketa publikoa jasotzeko zer betekizun eta baldintza bete behar dituzten zehaztuta dago, bai eta esleipen-irizpide espezifikoak ere.

3.– Lehenengo eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeek, tokiko organismo autonomoek eta tokiko merkataritza-sozietateek laguntzak eskatu dizkiote Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Saileko Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzari, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko.

4.– 2024ko urriaren 2ko Aginduaren 4. artikuluarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak laguntza-lerro horretan aurkeztutako eskaeren gaineko ebazpen-proposamen bat prestatu zuen 2024ko azaroaren 27an egindako bileran, aurreko araudia kontuan harturik.

Horrenbestez, Etorkinen Harrera eta Integrazioko Zuzendaritzaren Balorazio Batzordeak prestatutako txosten teknikoa ikusita, eta aipatutako 4. artikulua betez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Bigarren eranskinean aipatzen diren EAEko toki-erakundeei, tokiko organismo autonomoei eta tokiko merkataritza-sozietateei eranskin horretan bertan zehazten diren diru-zenbatekoak ematea, immigrazio-teknikariak kontratatzen jarraitu ahal izateko laguntza gisa.

Bigarrena.– Laguntzak zatika ordainduko dira (jarduerak garatzekoak eta langileak kontratatzekoak). Lehenik, zenbatekoaren % 70 ordainduko da, 10.a) artikuluan ezarritako epea igarotakoan, berariaz uko egin ez bazaio eta diruz lagundutako ekintzen gutxienez % 70i dagokion gastua justifikatu bada 2024ko abenduaren 31 baino lehen. Bigarrenik, 2025ean, gainerako % 30 ordainduko da, justifikatzeke geratzen diren gainerako ekintzak 2025eko martxoaren 31 baino lehen justifikatu ondoren.

Urte anitzeko laguntza denez, emandako laguntzaren % 100 ez da inolaz ere 2025eko urtarrilaren 1a baino lehen ordainduko.

Hirugarrena.– Erakunde onuradunak berariaz adierazi behar du Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren babesa duela diruz lagundutako jarduera guztietan, horiek zabaltzeko, hedatzeko edo, hala badagokio, argitaratzeko ekintzetan.

Laugarrena.– Gastuak justifikatzeko, jatorrizko dokumentu egiaztatzaileak aurkeztu behar dira (edo, salbuespen gisa, dokumentu horien kopia konpultsatua) edo erakunde publikoan fede publikoa duen pertsonak emandako ziurtagiri bat. Azken kasu horretan, kontratatutako immigrazio-teknikari kopurua eta dagokien lanbide-kategoria adierazi beharko dira ziurtagirian, baita kontratazioak eragindako kostu ekonomikoa eta gauzatutako jardueren kostua ere, 2024. urteari dagokionez betiere.

Bosgarrena.– Dirulaguntza justifikatzeko bidalitako dokumentuak aztertuta zera egiaztatzen bada, gainfinantzaketagatik edo eskatutako faktura guztiak aurkeztu ez direlako, dirulaguntzaren bigarren ordainketaren kopurua txikitu behar dela edo jasotako zenbateko osoa edo zati bat itzuli behar zaiola Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiari, Etorkinen Harrera eta Integrazioko zuzendariak banakako likidazio-ebazpen bat eman beharko du eta, hala badagokio, bi hilabeteko epea emango du dagokion diru-itzulketa egiteko, ebazpena jasotzen den egunetik hasita.

Seigarrena.– Dirulaguntzen erakunde onuradunak eta horiei dagozkien zenbatekoa Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu beharko dira.

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluetan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.

Etorkinei Harrera egiteko eta Gizarteratzeko Zuzendaritzako titularraren postua hutsik dagoenez, eta Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografikoaren Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen urriaren 29ko 320/2024 Dekretuaren ordezkapen araubidea ezartzen duen xedapen gehigarriari jarraikiz.

Gazteria eta Erronka Demografikoaren sailburuordea,

XABIER LEGARRETA GABILONDO.

I. ERANSKINA
IZAPIDETZEKO ONARTUTAKO ESKABIDEEN ZERRENDA
(Ikus .PDF)
II. ERANSKINA
LAGUNTZA ONARTU ZAIEN ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala