251. zk., 2024ko abenduaren 27a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (173 KB - 6 orri.)
- EPUB (250 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EKONOMIA, LAN ETA ENPLEGU SAILA
5961
AGINDUA, 2024ko abenduaren 16koa, Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuarena, zeinaren bidez izendatzen baitira Inklusiorako Euskal Kontseiluaren ordezkariak.
2024ko azaroaren 6an jarri zen indarrean Inklusiorako Euskal Kontseiluaren urriaren 22ko 307/2024 Dekretua, 2024ko azaroaren 5eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu ondoren (245. zk.).
Dekretu horrek 5. artikuluaren 1. apartatuan ezartzen du kide anitzeko organoaren osaera honako hau izango dela:
«1.– Lehendakariak, idazkariak eta berrogeita bost bokalek osatzen dute Inklusiorako Euskal Kontseilua, honela banatuta:
a) Lehendakaria, idazkaria eta zortzi bokal Eusko Jaurlaritzakoak izango dira, eta Eusko Jaurlaritzak bermatu beharko du hemen aipatzen diren arloetan eskumena duten sailak ordezkatuta daudela, honela ordezkatuta ere:
1. Inklusioa: bokal bat.
2. Gizarte-politikak: bi bokal.
3. Hezkuntza: bokal bat.
4. Enplegua: bi bokal.
5. Osasuna: bokal bat.
6. Etxebizitza: bi bokal.
Baldin eta sail batek arlo bat baino gehiagoren gaineko eskumenak esleituak baditu, arlo horietako ordezkaritza handituko du, aurreko paragrafoan aipaturiko mugen barruan.
b) Sei bokal foru-aldundien izenean. Foru-aldundi bakoitzak bi ordezkari izango ditu: inklusio-arloko eskumenak dituzten departamentuetako titularra eta hark aukeratzen dutena.
c) Sei bokal udalen izenean.
d) Zortzi bokal Euskal Autonomia Erkidegoan ordezkaritza handiena duten sindikatuen eta sektore arteko enpresaburuen elkarteen izenean. Sindikatuek eta enpresaburuen elkarteek launa ordezkari izango dituzte.
e) Bokal bat Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren izenean.
f) Hamabi bokal eremu hauetan parte hartzen duen Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren izenean: pobrezia eta gizarte-esklusioaren kontrako borroka; esku-hartze soziala; laneratzeko enpresak eta gizarte-ekimeneko enplegu-zentro bereziak; ekonomia solidarioa; desgaitasun fisikoa, desgaitasun intelektuala, gaixotasun mentala; migratzaileak; pentsiodunak; emakumeak; haurrak, eta gazteak.
g) Bokal bat kontsumitzaileen izenean.
h) Hiru bokal Euskal Autonomia Erkidegoko lan sozialeko, hezkuntza sozialeko eta psikologiako elkargo profesionalen izenean; elkargo bakoitzari bokal bat dagokio.»
6. artikuluaren 1. apartatuaren arabera, inklusioaren arloan eskumena duen sailaren titularrak bere gain hartuko du Inklusiorako Euskal Kontseiluaren lehendakaritza. Artikulu horren 2. apartatuak agintzen duenez, kargua hutsik badago, kanpoan edo gaixorik badago, gizarteratze-arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako sailburuordea izango da batzordeburua.
7. artikuluak dioenez, inklusioaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako zuzendaritzako funtzionario bat Inklusiorako Euskal Kontseiluko idazkaria izango da, eta hura ordezkatuko duen funtzionarioa, berriz, inklusioaren arloan eskumena duen Eusko Jaurlaritzako saileko sailburua, zuzendaritza horretako titularrak proposatuta.
Halaber, 5. artikuluaren 2. apartatuak ezartzen du batzordearen osaerak trebakuntza, gaitasun eta prestakuntza egokia duten emakumeen eta gizonen presentzia orekatua bermatuko duela.
9. artikuluan ezarritakoaren arabera, erakundeek kideak izendatzeko proposamenak egin zituzten, titularrak eta ordezkoak identifikatuz.
7. artikulu horretan oinarrituta, Enplegu eta Inklusiorako zuzendariak idazkaria izendatzeko proposamena egin zuen.
2024ko azaroaren 15ean, Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuak organoaren idazkaritza izendatu zuen.
Dekretuak lehenengo xedapen gehigarriaren lehenengo paragrafoan ezartzen duenez, dekretua indarrean jarri eta bi hilabeteko epean izendatuko dira Inklusiorako Euskal Kontseiluko kideak.
Dekretuaren 8.1 artikuluaren arabera, bokalak eta haien ordezkoak Eusko Jaurlaritzan inklusiorako-arloko eskumena duen saileko titularraren aginduz izendatuko dira. Horrenbestez, Bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburuari dagokio Inklusiorako Euskal Kontseilua osatzen duten kideak izendatzea.
Horregatik guztiagatik, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Honako jaun-andre hauek Inklusiorako Euskal Kontseiluko kide izendatzea, Eusko Jaurlaritzaren ordezkari gisa:
(Ikus .PDF)
Bigarrena.– Honako jaun-andre hauek Inklusiorako Euskal Kontseiluko kide izendatzea, foru-aldundien ordezkari gisa:
(Ikus .PDF)
Hirugarrena.– Honako jaun-andre hauek Inklusiorako Euskal Kontseiluko kide izendatzea, udalen ordezkari gisa:
(Ikus .PDF)
Laugarrena.– Honako jaun-andre hauek Inklusiorako Euskal Kontseiluko kide izendatzea, erakunde sindikalen eta sektore arteko enpresaburuen elkarteen ordezkari gisa:
(Ikus .PDF)
Bosgarrena.– Honako jaun-andre hauek Inklusiorako Euskal Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioaren ordezkari gisa:
(Ikus .PDF)
Seigarrena.– Honako jaun-andre hauek Inklusiorako Euskal Kontseiluko kide izendatzea, Euskadiko Hirugarren Sektore Sozialaren ordezkari gisa:
(Ikus .PDF)
Zazpigarrena.– Honako jaun-andre hauek Inklusiorako Euskal Kontseiluko kide izendatzea, kontsumitzaile eta erabiltzaileen ordezkari gisa:
(Ikus .PDF)
Zortzigarrena.– Honako jaun-andre hauek Inklusiorako Euskal Kontseiluko kide izendatzea, elkargo profesionalen ordezkari gisa:
(Ikus .PDF)
Bederatzigarrena.– Inklusiorako Euskal Kontseiluaren osaera argitaratzea gardentasunaren atariaren bidez, Inklusiorako Euskal Kontseiluari buruzko urriaren 22ko 307/2024 Dekretuaren 7. artikuluaren 2. apartatuarekin eta Inklusiorako eta Diru Sarrerak Bermatzeko Euskal Sistemari buruzko abenduaren 22ko 14/2022 Legearen 144.2 artikuluarekin bat etorriz.
Hamargarrena.– Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.
Hamaikagarrena.– Agindu honek sinatzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Hamabigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke egintza eman zuen organoari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera, hala ezarrita baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. artikuluan. Bestela, egoki iritziz gero, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jarri ahal izango du organo judizial eskudunaren aurrean, bi hilabeteko epean, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 16a.
Jaurlaritzako bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enpleguko sailburua,
MIGUEL TORRES LORENZO.