Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2024ko abenduaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Prestatu eta trebatzeko ikastaroak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5959

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 20koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dituena.

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariak, 2024ko abuztuaren 1ean emandako ebazpenaren bidez (EHAA, 2024-09-06/ 174. zk.), hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probetarako deia egin zuen. Deialdi horri dagokion azterketaldia bukatu ondoren, hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzen dira honen bitartez. Hortaz,

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko azterketen behin-behineko emaitzak onartzea. Interesdun bakoitzak Azterneten kontsultatu beharko ditu bere azterketen behin-behineko emaitzak: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Emaitzak»

AZKEN XEDAPENA

Ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita, interesdunek 5 egun balioduneko epea izango dute egoki iritzitako erreklamazioak aurkezteko Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariari.

Erreklamaziorik egin nahi izanez gero, epe horren barruan, Azterneten bidez aurkeztu beharko dira: «Eskabideak < Hizkuntza-eskakizunak < Eskabideen kontsulta eta jarraipena < IVAPeko ohiko deialdiak (2024-08-01) < Erreklamazio edo errekurtso berria».

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 20a.

IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 artikulua eta 8.2.f) artikulua).

Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Koordinazio eta Kudeaketako idazkaria,

NAGORE ALBERDI BERASALUZE.


Azterketa dokumentala