Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

251. zk., 2024ko abenduaren 27a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5955

AGINDUA, 2024ko abenduaren 16koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, Justizia eta Giza Eskubideen Saileko behin-behineko langile bat izendatzeko dena.

Jaurlaritzari buruzko ekainaren 30eko 7/1981 Legearen 28.1 artikuluan, Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 19.1a) eta 30.3 artikuluetan eta aplikagarria den gainerako araudian ezarritako ahalmenez baliatuz, Funtzio Publikoko Zuzendaritzak eman duen txostenarekin bat etorriz, eta horretarako aurrekontu-kreditua dagoenez gero, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– María Olga Santamaría Navaridas andrea Justizia eta Giza Eskubideen Saileko azterlan eta programetako aholkulari izendatzea, zuzendari mailarekin (5166 kodea, 4 dotazioa).

Bigarrena.– Interesdunak aholkuak emango dizkio Justizia eta Giza Eskubideen sailburuari.

Hirugarrena.– Interesdunak eskubidea izango du, horretarako legez eskatzen diren baldintzak betetzen baditu, Goi-kargudunen Lansariei buruzko urriaren 28ko 14/1988 Legearen 3.1 eta/edo 5.1 artikuluetan jasotako aurreikuspenen bat edo guztiak aplika dakizkion.

Laugarrena.– Izendapen honek 2024ko abenduaren 17an izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Era berean, agindu honen bidez behin-behineko langile moduan ezartzen den zerbitzu-harremana automatikoki amaituta geratuko da aholkulariak betetzen duen konfiantza- edo aholkularitza-funtzioaren hartzailea den agintariak kargua uzten duenean, lehenago edozein momentutan ezeztatzeko dagoen aukerari uko egin gabe.

Bosgarrena.– Administrazio-bidea amaitzen duen agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke organo honi, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, bi kasuetan agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 16a.

Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,

MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.


Azterketa dokumentala