Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2024ko abenduaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
5946

ERABAKIA, 2024ko abenduaren 17koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena: teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendak aldatzea onartzeko dena.

Unibertsitate honetako teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen zerrenda osoak eta eguneratuak azkenekoz argitaratu ziren Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko gerentearen 2014ko martxoaren 6ko Erabakiaren bidez (martxoaren 18ko EHAA).

Data jakin batean indarrean zeuden lanpostuen zerrendak etengabe eguneratu behar izaten dira, indarreko prozeduren arabera izapidetu eta aldeko erabakia jaso duten aldaketak sartuta, Euskal Enplegu Publikoaren Legea betetzeko (11/2022 Legea, abenduaren 1ekoa, 45. eta 46. artikukua), eta oinarri hartuta 2006ko abenduaren 20an UPV/EHUko Gobernu Kontseiluak hartutako erabakia, Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko 3/2004 Legeko laugarren xedapen iragankorrean zehaztutakoa betetzeari buruzkoa.

Hortaz, gerentzia honek proposatuta, 2024ko azaroaren 22an eta 28an Plangintza Batzordearekin egindako bileretan sindikatuekin negoziatu ondoren eta eman zaizkion eskumenak baliatuta, Gobernu Kontseiluak

ERABAKI DU:

Lehenengoa.– Onartzea eranskinean jasota dauden teknikarien eta kudeaketako eta administrazio eta zerbitzuetako langileen lanpostuen zerrendako aldaketak.

Bigarrena.– Erabaki honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Erabaki honen aurka interesdunek aukerako berraztertze errekurtsoa jarri ahal izango diote Gobernu Kontseiluari hilabeteko epean, edo, bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa jarri ahal izango dute zuzenean EAEko Auzitegi Nagusian bi hilabeteko epean. Kasu bietan, erabakia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasiko dira epeak.

Leioa, 2024ko abenduaren 17a.

Errektorea,

EVA FERREIRA GARCÍA.

Idazkari nagusia,

AITOR ZURIMENDI ISLA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala