250. zk., 2024ko abenduaren 26a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (118 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
LEHENDAKARITZA
5940
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 2koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariarena, berdintasunaren aldeko 2024ko Emakunde Saria nori eman ebazten duena.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2024ko abuztuaren 29ko Ebazpenaren bidez, Berdintasunaren aldeko 2024ko Emakunde Sarirako deialdia egin zen.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendariaren 2024ko urriaren 4ko Ebazpenaren bidez izendatutako epaimahaiak aho batez egindako proposamena kontuan hartuta, hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Ex aequo ematea Berdintasunaren aldeko 2024ko Emakunde Saria AMUGE elkarteari (Asociación Intercultural para la Promoción y el Empoderamiento de las Mujeres Gitanas de Euskadi) eta IMME elkarteari (Asociación de Integración de Mujeres Musulmanas en la Sociedad Vasca), saria emateko balioespen-irizpideetara ondoen egokitzen diren hautagaiak baitira, ibilbideari, garrantziari eta berdintasunaren aldeko saridunen oihartzunari eta eraginari dagokienez. Saria 7.200 eurokoa da saridun bakoitzeko.
Modu espezifikoan, epaimahaiak hautagai bakoitzaren ekarpenak nabarmendu nahi izan ditu. AMUGE elkartea emakume ijitoak ahalduntzeko lanean aitzindaria da, diskriminazioaren aurkako eta indarkeria matxistaren aurkako programak bultzatzen ditu eta emakume ijitoen eskubideak defendatzeko sare eta koordinakundeetan parte hartzen du. IMME elkartea emakume musulmanen ahalduntzearen alde lan egiten du, haien eskubideak sustatuz eta haien komunitateetan erabakiak hartzeko parte-hartze aktiboa sustatuz, emakume askoren eta haien familien etorkizuneko aukerak hobetzeko.
Hots, epaimahaiak elkarte horien lanaren aintzatespen publikoa egin nahi du. Bi elkarteek lanerako espazio komuna dute, emakume ijitoek eta emakume musulmanek bizi dituzten diskriminazio mota ugariak ikusarazten eta artatzen dituztelako.
Azkenik, sari bateratu honekin, epaimahaiak ikuspegi intersekzionalaren garrantzia nabarmendu nahi du, ikuspegi hori beharrezkoa delako emakumeen zaurgarritasun anitzak deskribatzeko.
Bigarrena.– Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez dakioke eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke dagokion administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 2.
Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundearen zuzendaria,
MIREN ELGARRESTA LARRABIDE.