Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2024ko abenduaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ETXEPARE EUSKAL INSTITUTUA / BASQUE INSTITUTE
5937

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 17koa, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez izendatzen baita administrari laguntzaile plaza bat betetzeko lan-kontratuko langile finkoa.

2023ko martxoaren 27an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko martxoaren 17ko Ebazpena, lanpostuen zerrenda berri bat argitaratzeko agintzen zuena.

Lanpostuen zerrendaren aldaketak Etxepare Euskal Institutuko plantillaren osaketa berria islatzen zuen, 2023ko Enplegua Antolatzeko Planean aurreikusia, eta erakundeko langileen antolaketa-beharren, lan-kargen eta eginkizunen azterketaren emaitzaren arabera idatzi zen.

Lanpostuen zerrenda berrian aurreikusitakoa betez, 2023ko maiatzaren 25ean argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko maiatzaren 17ko Ebazpena, zeinaren bidez deitu baitzen Komunikazio digitaleko teknikari, sistema teknikari, administrazio eta zerbitzuetako teknikari eta administrari laguntzaile kategoriarekin langile lan-kontratu finkodun izateko hautaketa-prozesua.

Halaber, Etxepare Euskal Institutuko zuzendariaren 2023ko azaroaren 27ko Ebazpenaren bidez (2023ko abenduaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratua), administrari laguntzaile kategoriako langile lan-kontratudun finko bat txanda irekiaren bidez hartzeko hautaketa-prozesuaren oinarri espezifikoak argitaratu ziren.

2024ko otsailaren 14an, erakundeko zuzendariaren 2024ko otsailaren 2ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian, epaimahai kalifikatzailearen osaerarekin.

2024ko otsailaren 29an argitaratu zen Eusko Jaurlaritzako iragarki-taulan Institutuko zuzendariaren egun bereko ebazpena, prozesuan onartutakoen behin betiko zerrendarekin.

Oposizio- eta merezimendu-lehiaketaren faseak amaituta, Eusko Jaurlaritzako iragarki-taulan eta erakundearen web-orrian argitaratu zen epaimahaiak organo eskudunari aurkezten dion izendapen-proposamena, deitutako plaza-kopuruan puntuaziorik handiena duen izangaiaren alde.

Horiek horrela, prozesuaren oinarri orokorren 13. puntuan ezarritakoaren arabera, eta epaimahai kalifikatzaileak proposatuta, Etxepare Euskal Institutuaren Antolakuntza eta Jarduera Araudia onartzen duen maiatzaren 13ko 88/2008 Dekretuaren 6.4 artikuluak ematen dizkidan ahalmenak baliatuz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Miren Karmele Moreno Zubeldia andrea izendatzea Etxepare Euskal Institutuko lan-kontratuko langile finko, C2 azpitaldeko administrari laguntzaile plaza betetzeko (kodea: EL07; dotazioa: 1; soldata-maila: EAEko lan-kontratuko langileentzako hitzarmen kolektiboko 4).

Bigarrena.– Izendapen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Hirugarrena.– Hautatutako izangaiari, 20 eguneko epea ematea, izendapena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, prozesuaren oinarri orokorren 14. puntuan aurreikusitako dokumentazioa Etxepare Euskal Institutuan aurkez dezan.

Ebazpen honek bide-administrazioa amaitzen du. Haren aurka berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu dezakete interesdunek Etxepare Euskal Institutuko zuzendariari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera; bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren Administrazioarekiko Auzietarako Salan, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritza Aldizkaria argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Donostia, 2024ko abenduaren 17a.

Etxepare Euskal Institutuko zuzendaria,

IRENE LARRAZA AIZPURUA.


Azterketa dokumentala