Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2024ko abenduaren 26a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
5935

AGINDUA, 2024ko abenduaren 3koa, Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langilea izendatzeko 2024ko azaroaren 12ko Agindua aldatzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2c) artikuluak xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak maila bereko xedapen baten bitartez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira, eta horiek zuzentzearen ondorioz, dokumentuaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Horrelako hutsak atzeman dira 2024ko azaroaren 12ko Aginduan (Segurtasuneko sailburuarena, Segurtasun Saileko behin-behineko langilea izendatzeko dena) Agindu hori 2024ko azaroaren 29ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (233. zk.). Beraz, dagokion zuzenketa egiten da hemen.

2024/5476 (1/1) orrialdean,

honela dio:

«Ainhoa Larrazabal Ibarguen andrea, Segurtasuneko sailburuaren aholkulari izendatzea,»

esan behar du:

«Ainhoa Larrazabal Intxaurbe andrea, Segurtasuneko sailburuaren aholkulari izendatzea,»

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 3a.

Segurtasuneko sailburua,

BINGEN ZUPIRIA GOROSTIDI.


Azterketa dokumentala