248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (88 KB - 1 orri.)
- EPUB (95 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
DEBAKO UDALA
5912
IRAGARKIA, Amillagako hilerria behin betiko ixteari buruzkoa.
Debako Udalak Amillagako hilerria behin betiko itxiko duela kontuan hartuta, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Hilotzen Sanitate-alderdiei buruzko Erregelamendua onartzen duen urriaren 19ko 202/2004 Dekretuaren 50. artikuluarekin bat etorriz, horren berri ematen zaie bertan hilobiratutako senideei, beren eskubideak ahalbidetzen dizkien neurriak har ditzaten.
Horretarako, interesdunei hiru hilabeteko epea ematen zaie eskabideak aurkeztu ditzaten, iragarkia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita.
Deba, 2024ko abenduaren 9a.
Alkatea,
ALAZNE TXURRUKA ALLIKA.