248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (104 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5909
IRAGARKIA, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariarena, Getariako portuan jabari publikoko emakida emateari buruzkoa, Txoritonpe eraikineko 29 B lonja okupatzeko eta «Bi Ahizpak» ontziaren arrantza-tresnak bertan biltegiratzeko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Portuen eta Itsas Garraioaren ekainaren 28ko 2/2018 Legearen 41.9 artikuluan xedatutakoa betez, jakinarazten da, Portu eta Itsas Gaietako zuzendariaren 2024ko abenduaren 5eko Ebazpenaren bidez, aipatutako emakida eman dela, baldintza nagusi hauekin:
Titularra: Luis Francisco Braga de Castro.
Xedea: Getariako portuan jabari publikoko portu aldea okupatzea, zehazki, Txoritonpe eraikineko 29 B lonja, «Bi Ahizpak» itsasontziaren arrantza-tresnak gordetzeko.
Azalera: 78,28 m2.
Epea: hamar (10) urte, bost (5) urteko lau (4) luzapen egiteko aukerarekin.
Tasa: 2.533,73 euro urtean (BEZa barne).
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 12a.
Portu eta Itsas Gaietako zuzendaria,
KOLDOBIKA GOITIA MARKUERKIAGA.