Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

TURISMO, MERKATARITZA ETA KONTSUMO SAILA
5908

IRAGARKIA, zeinaren bidez jakinarazten baita Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendariaren 2024ko urriaren 16ko Ebazpena, kontsumo arloko SAN-48A001-181-2024 zehapen-espedientea ebazten duena.

Ezinezkoa izan da ebazpen hori aurrez aurre jakinaraztea, eta, horregatik, iragarki hau argitaratzen da, hala xedatuta baitago Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan.

Horren arabera, jakinarazten da SAN-48A001-181-2024 zenbakiko zehapen-prozeduraren 2024ko urriaren 16ko Ebazpena eman dela, 07978819G duenari zuzendua.

Espedientearen deskribapena:

Hautsitako araua: Kontsumitzaile eta Erabiltzaileen Estatutuari buruzko 4/2023 Legearen 141.01 artikulua.

Arau-haustearen deskribapena: zailtasunak eta eragozpenak jartzea edo ezezkoa ematea hala ikuskapen-lanei nola agintaritza eskudunek eta haien agenteek beren funtzioak garatzean eskatzen dituzten datuak eta informazioak emateari, bai eta informazio zehaztugabea edo osatugabea edo dokumentazio faltsua ematea ere.

Ezarritako zehapena: 3.001 euro.

Legezko oharrak: ebazpen horrek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; eta, berorren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Turismo, Merkataritza eta Kontsumoko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta hurrengo egunetik aurrera.

Halaber, jakinarazten zaio hauek dira zehapena ordaintzeko epeak:

Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Jakinarazpena hilaren 16tik hileko azken egunera bitartean egin bada, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezteko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino geroago amaitzen bada, ordaintzeko epea errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoaren arabera egingo da.

Ordaintzean, adierazi beharko da zein diren zigortuaren 07978819G eta espediente-zenbakia (SAN-48A001-181-2024), bai eta espedientea Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola ere. BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan egingo da ordainketa: 0182 5685 07 0000226271, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia.

Horren berri ematen da, eranskinean aipatzen den interesduna jakitun izan dadin eta jakinarazpentzat har dezan.

Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 20a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

ANTONIO JULIÁN RODRÍGUEZ ESQUERDO.

ERANSKINA
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala