248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (116 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
SEGURTASUN SAILA
5901
IRAGARKIA, zeinaren bidez epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian izapidetzen ari den 358/2024 prozedura laburtuan interesa dutenak.
Segurtasun Saileko Giza Baliabideen zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura honi buruzko administrazio-espedientea:
358/2024 prozedura laburtua, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Saileko Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearen 2024ko maiatzaren 30eko Ebazpena errekurritzen duena. Ebazpen horren bidez, ezetsi egin zen Ertzaintzako Giza Baliabideen zuzendariaren 2023ko azaroaren 6ko Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa; eta azken ebazpen horren bidez, Ertzaintzako unitate, buruzagitza eta zerbitzuetan unitate barneko zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozeduretarako deialdia egin zen, Ertzaintzako agente, agente 1a, ofizialorde eta ofizialaren kategorietako lanpostuetarako, merezimendu-lehiaketaren sistemaren bidez bete beharrekoak.
Horregatik, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legeak 49.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, prozeduran interesa duten pertsonak epatzen dira, bederatzi eguneko epearen barruan, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 2 zenbakiko Epaitegian bertaratu ahal izateko, egoki baderitzote, beren legezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.
Giza Baliabideen zuzendaria,
MIRIAM ANITUA ARANZABAL.