248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (117 KB - 1 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5900
IRAGARKIA, zeinaren bidez interesdunak epatzen baitira Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian bideratutako 376/2024 prozedura laburtuan.
Enplegu Publikoko zuzendariak erabaki du Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegira bidaltzea prozedura hau:
376/2024 prozedura laburtua: Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Funtzio Publikoko zuzendariaren 176/2024 Ebazpenaren aurka aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen ebazpenaren aurka aurkeztua.
Hori dela eta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, espediente horretan interesa dutenei dei egiten zaie bederatzi eguneko epean ager daitezen, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 3a.
Enplegu Publikoko zuzendaria,
NEKANE COBOS SALINAS.