248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
EUSKAL TRENBIDE SAREA
5898
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 9koa, Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusiarena, «Anoetako seinaleztapen-proiektua» onartzen duena.
Proiektu honen xedea Anoetako geltokia seinaleztatzeko beharrezkoak diren jarduketak zehaztea da, kontrata bidez egikaritzeko.
Proiektuak katigamendu elektroniko berria jasotzen du Anoetako geltokian, Easoko geltokitik gertu dauden sarrera-seinaleetatik Loiolako sarrera-seinaleetara doan tartea kontrolatzeko. Era berean, Loiolako aldaketa ere sartu da, Anoeta aldetik banalizatzeko (beste muturretik banalizatuta dago).
Egikaritze materialaren aurrekontua milioi bat bederatziehun eta berrogeita hiru mila zortziehun eta laurogeita lau eurokoa (1.943.884) da.
Kontrata bidezko egikaritze aurrekontua 2.313.221,96 eurokoa da, % 6ko Mozkin Industriala eta % 13ko Gastu Orokorrak gehituta lortu dena.
«Anoetako seinaleztapen-proiektuko» obren lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, % 21eko BEZa gehitu ondoren, bi milioi zazpiehun eta laurogeita hemezortzi mila bederatziehun eta laurogeita hemezortzi euro eta berrogeita hamazazpi zentimokoa (2.798.998,57) da.
Lanetarako aurreikusitako iraupena, guztira, berrogei (40) astekoa da.
Euskal Trenbide Sarearen (ETS) zerbitzu teknikoek egiaztatu dute proiektuak bere xedeari erantzuten diola, Trenbide Sektorearen abenduaren 30eko 2387/2004 ED Erregelamenduaren 11. artikuluan, Sektore Publikoko Kontratuei buruzko azaroaren 8ko 9/2017 Legearen 233. artikuluan eta Herri Administrazioen Kontratuen Legearen urriaren 12ko 1098/2001 ED Erregelamendu Orokorraren 126-132 artikuluetan adierazitako dokumentuak barne hartuta, eta kontrata bidez egikaritzeko behar diren alderdiak jasotzen dituela. Beraz, aldeko txostena egin dute.
Organo honek eskumena du Eusko Jaurlaritzako Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren eskumenekoak diren trenbide-azpiegituren eraikuntza-proiektu jakin batzuk onartzeko, organo horrek eskuordetuta, Garraio Azpiegituren zuzendariaren 2020ko martxoaren 16ko Ebazpenaren bidez.
Aipatutako xedapenak, horiekin bat datozenak eta aplikazio orokorrekoak ikusita, hau
EBAZTEN DUT:
Anoetako geltokian katigamendu elektroniko berria sartzea bilatzen duen «Anoetako seinaleztapen-proiektua» onartzea, Easoko geltokitik gertu dauden sarrera-seinaleetatik Loiolako sarrera-seinaleetara doan tartea kontrolatzeko, bai eta Loiolako aldaketa ere, Anoeta aldetik banalizatzeko. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua, BEZa barne, bi milioi zazpiehun eta laurogeita hemezortzi mila bederatziehun eta laurogeita hemezortzi euro eta berrogeita hamazazpi zentimokoa (2.798.998,57) izango da, eta obretarako berrogei (40) aste inguruko epea aurreikusten da.
Ebazpen hau ez da behin betikoa administrazio-bidean, eta, beraren aurka, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Mugikortasun Jasangarriko Azpiegituretako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi edo argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Idazkia organo honi edo Azpiegitura eta Mugikortasun Jasangarriko sailburuordeari zuzenduko zaio.
Administrazio publikoek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango dute, 2 hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, hargatik eragotzi gabe aldez aurretik errekerimendua egitea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan zehaztutako moduan eta epean.
Jendaurrean jartzen da, jende guztiak horren berri izan dezan.
Bilbao, 2024ko abenduaren 9a.
Euskal Trenbide Sareko zuzendari nagusia,
ANTONIO LÓPEZ PALENZUELA.