248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (97 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
ZIENTZIA, UNIBERTSITATE ETA BERRIKUNTZA SAILA
5894
AGINDUA, 2024ko abenduaren 11koa, Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntza sailburuarena, zeinaren bidez, LAB sindikatuak hautatuta, Jose Maria Zendoia Saínz jauna Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseiluko kide izendatzen baita.
Euskal Unibertsitate Sistemari buruzko otsailaren 25eko 3/2004 Legeak arautzen du, bere V. Tituluan, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilua, Unibertsitate Sistemaren martxoaren 22ko 2/2023 Lege Organikoak 47. artikuluan xedatzen duenarekin bat.
Arau horiek Gizarte Kontseiluarentzat aurreikusi duten osaerarekin bat, eta Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legearen 71.2.c) artikuluak ezarritakoaren arabera, LAB sindikatuak Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gizarte Kontseilurako ordezkari berri bat hautatu du.
Ordezkari horren agintaldia lau urtekoa izango da, izendapena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den unetik kontatzen hasita, eta Gizarte Kontseiluko kide izateak lege beraren 72. artikuluan ezartzen diren bateraezintasunak izango ditu. Era berean, Gizarte Kontseiluko kideak segidako edo txandakako beste lau urteko agintaldi baterako bakarrik aukeratu ahal izango dira.
Horrenbestez, eta otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 73.2 artikuluan xedatzen duena betez, hau da, gizarte-interesen ordezkariak unibertsitateen arloan eskumena duen sailburuaren agindu bidez izendatuko direla, hau
EBAZTEN DUT:
Artikulu bakarra.– Jose Maria Zendoia Saínz jauna izendatzea Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatearen Gizarte Kontseiluko kide, LAB sindikatuak aukeratutakoa, interes sozialak ordezkatzeko, lau urteko agintaldirako.
AZKEN XEDAPENA
Euskal Unibertsitate Sistemaren otsailaren 25eko 3/2004 Legeak 73.4 artikuluan ezarritakoari jarraituz, agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bertan hasita izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 11.
Zientzia, Unibertsitate eta Berrikuntzako sailburua,
JUAN IGNACIO PÉREZ IGLESIAS.