Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5892

HUTS-ZUZENKETA, agindu honena: Agindua, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) «Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko eta ikastetxe hori irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duena, udalerri bereko «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzen direlako irakaskuntzak, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuaren 18.2.b) artikuluan xedatzen denez, argitaratzeko bidalitako testuan dauden hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Testua argitaratzeko agindua eman duen organo berberak egingo du zuzenketa egiteko eskaria.

Era horretako hutsak aurkitu dira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko urriaren 22ko Aginduan –Basauriko (Bizkaia) «Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko eta ikastetxe hori irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duena, udalerri bereko «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzen direlako irakaskuntzak, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik–, zeina 2024ko urriaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren 213. zenbakian argitaratu baitzen.

2024/4987 (3/2) orrialdean, hirugarren ebazpen-zatian,

hau dio:

«Helbidea: Nafarroa kalea, 8 (egoitza nagusia) eta Kareaga Goikoa, 109.»

baina hau esan behar du:

«Helbidea: Nafarroa kalea, 18 (egoitza nagusia) eta Kareaga Goikoa, 109.»

orrialde berean, hirugarren ebazpen-zatiko a) apartatuan,

hau dio:

«a) Nafarroa kaleko eraikinean:»

baina hau esan behar du:

«a) Nafarroa kaleko 18. zenbakian dagoen eraikinean:»

Euskarazko argitalpenean, laburpenean, 2024/213 Laburpena (4/2) orrialdean, eta Aginduaren idazpuruan, 2024/4987 (3/1) orrialdean,

hau dio:

«AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) «Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko eta ikastetxe hori irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena ematen duena, udalerri bereko «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzen direlako irakaskuntzak, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik»

baina hau esan behar du:

«AGINDUA, 2024ko urriaren 22koa, Hezkuntzako sailburuarena, Basauriko (Bizkaia) «Santa María de la Providencia» Haur Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren titulartasuna aldatzeko eta ikastetxe hori irekitzeko eta jardunean jartzeko baimena iraugintzen duena, udalerri bereko «San José» Lehen eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuan sartzen direlako irakaskuntzak, eta azken ikastetxe horren baimena aldatzen duena Haur Hezkuntzako etapa ezartzeagatik»


Azterketa dokumentala