Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5890

409/2024 DEKRETUA, abenduaren 3koa, Asociación Kidenda para la Solidaridad con los Pueblos del Sur izeneko elkartea onura publikokoa dela aitortzekoa.

Euskadiko Elkarteei buruzko ekainaren 22ko 7/2007 Legearen 42. artikuluak ezartzen du onura publikokotzat aitortu daitezkeela Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean inskribatuta dauden elkarteak, baldin eta, beren jardueren bidez, interes orokorra edo guztien ongia lortzen laguntzen badute, eta, horretarako, eskuzabaltasun-, altruismo-, elkartasun- eta aniztasun-balioekin aritzen badira eta, gainera, artikulu horretan aurreikusitako baldintzak betetzen badituzte.

Aitorpen hori Gobernu Kontseiluak erabakitako dekretu bidez egiten da, Onura Publikoko Elkarteei eta beren Babesletzari buruzko Erregelamendua onartzen duen uztailaren 29ko 146/2008 Dekretuaren II. kapituluan arautzen den espedientea izapidetu ondoren, eta diskrezionala da, elkarte eskatzailearen helburuek eta garatutako jarduerek merezi duten balorazioaren arabera.

Alde horretatik, 2024ko maiatzaren 21ean, Asociación Kidenda para la Solidaridad con los Pueblos del Sur izeneko elkarteak aitorpen hori egitea eskatu zuen, Onura Publikoko Elkarteen Babesletzari zuzendutako idazki baten bidez.

Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/10163/2002 zenbakiarekin inskribatuta dago, 2002ko abenduaren 23ko Ebazpenaren bidez.

Bizkaiko Lurralde Historikoan garatzen ditu zereginak, eta, eratu zenetik, bere helburu nagusiak lortzera zuzentzen ditu jarduerak eta, bereziki, pobretutako eskualdeetan produkzio-komunitateak gara daitezen laguntzera eta gizartea kontsumo arduratsuan eta genero-ekitatean sentsibilizatzera.

Onura publikoa aitortzeko eskaerarekin bat egin dute honako erakunde hauek: Fundación Misiones Diocesanas Vascas Bilbao, Setem Hego Haizea, Fundación Proclade Yanapay, Coordinadora Estatal de Comercio Justo, Oikocredit Euskadi, Portugaleteko Udala eta Bilboko Elizbarrutiko Caritas.

Bestalde, 2024ko irailaren 19an, Lehendakaritzako Trantsizio Sozialaren eta 2030 Agendaren Idazkaritza Nagusiak elkartea onura publikokoa dela aitortzeko aldeko txostena egin zuen, zeina eskatu egin baitzitzaion, hura baita gai honetan eskumena duen organoa.

Azkenik, 2024ko azaroaren 7an, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernu Saileko Toki Administrazioekiko Harremanetarako eta Administrazio Erregistroetako Zuzendaritzak aldeko balorazio-txosten teknikoa eman zuen. Txosten horretan, dagozkion sailek proposatuta onura publikoa aitortu aurretik, beharrezko lege- eta erregelamendu-betekizun guztiak betetzen direla justifikatzen da.

Aurretik adierazitako guztia kontuan hartuta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 3an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Asociación Kidenda para la Solidaridad con los Pueblos del Sur izeneko elkartea, Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean AS/B/10163/2002 zenbakiarekin inskribatuta dagoena, onura publikokoa dela aitortzea eta aitorpen horri dagozkion eskubideak aitortzea.

XEDAPEN GEHIGARRIA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunean jarriko da indarrean.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 3an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala