248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (146 KB - 5 orri.)
- EPUB (206 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5888
EBAZPENA, 2024ko azaroaren 29koa, Kulturako sailburuordearena, 2024. eta 2025. urteetan Euskal Kultura Ondare Immateriala babesteko lanak egiteko dirulaguntzak ematen dituena.
Jaurlaritzako Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko irailaren 6ko Aginduaren bidez (2024ko irailaren 17ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 181. zk.), 2024. eta 2025. urteetan euskal kultura-ondare immateriala babesteko lanak egiteko dirulaguntzen deialdia arautzen da.
Eskabideak aztertu ondoren, eta deialdiaren 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorrita, Balorazio Batzordeak, 2024ko azaroaren 11n eta 13an bilduta, eskabideak aztertu eta proiektuak ebaluatzeari ekin zion, agindu arautzailearen 16. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideetan oinarrituta. Horrenbestez, Aginduaren 17. artikuluan oinarrituta eta Kultura Ondarearen Zuzendaritzarekin bat etorrita, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– I. eranskinean zerrendatzen diren eskatzaileei dirulaguntzak ematea, zehazten diren zenbatekoekin.
Bigarrena.– Eskatutako dirulaguntza ukatzea ebazpen honen II. eranskinean ageri diren pertsonei, eranskinean bertan ematen diren arrazoiengatik.
Hirugarrena.– III. eranskinean zehaztutako eskabideak ez onartzea, bertan azaldutako arrazoiengatik.
Laugarrena.– Proposatutako onuradunek agindu arautzailean ezarritako baldintzak bete beharko dituzte, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eremuan oro har indarrean dauden gainerako baldintza guztiak ere.
Bosgarrena.– Diruz lagundutako proiektuek 2024ko ekitaldian hasita egon beharko dute. Amaitzeko epearen azken eguna 2025eko urriaren 6a izango da, eta ezin izango da gauzatzeko epea data horietatik aurrera atzeratu edo luzatu.
Seigarrena.– Dirulaguntza arautzen duen Aginduaren 20. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, honela ordainduko da dirulaguntza:
a) Lehenengo ordainketan dirulaguntzaren % 50 ordainduko da, dirulaguntza ematen den unean, berariaz uko egiten ez bazaio.
b) Gainerako % 50a gastua justifikatu ondoren ordainduko da, dirulaguntzaren indarraldia amaitu eta eskatutako dokumentazioa aurkeztu ondoren.
Zazpigarrena.– Emandako dirulaguntzak Aginduaren 21. eta 22. artikuluetan xedatutakoaren arabera justifikatu eta likidatuko dira. Nolanahi ere, justifikazio-agiriak aurkezteko azken eguna 2025eko urriaren 31 da, egun hori barne.
Zortzigarrena.– Ebazpen hau pertsona eta erakunde interesdunei jakinaraztea.
Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 26. artikuluarekin bat etorriz, jende guztiak horren berri izan dezan.
AZKEN XEDAPENA
Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Jaurlaritzako Lehen Lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hilabeteko epean, pertsona eta erakunde interesdunek ebazpen honen jakinarazpena jaso edo Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko azaroaren 29a.
Kulturako sailburuordea,
ANDONI ITURBE AMOREBIETA.