248. zk., 2024ko abenduaren 23a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (90 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
LEHENDAKARITZA
5883
45/2024 DEKRETUA, abenduaren 19koa, lehendakariarena, Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakaria izendatzen duena.
Herri Kontuen Euskal Epaitegiari buruzko otsailaren 5eko 1/1988 Legeko 19.artikuluan agindutakoaren arabera (urriaren 28ko 6/2021 Legearen bidez aldatu zen), eta kontuan hartuta epaitegi horrek, 2024ko abenduaren 19an egindako osoko bilkuran, nor proposatu zuen epaitegiko lehendakari izendatzeko,
Ana Helguera Líbano andrea izendatzen dut Herri Kontuen Euskal Epaitegiko lehendakari.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 19an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.