Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SPRI-ENPRESEN GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA
5880

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 11koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2023ko ekitaldirako Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda.

Dirulaguntza publikoak ematean jarraitu beharreko publikotasun-printzipioa betetzeko, Dirulaguntzen Araubidea arautzen duen abenduaren 21eko 20/2023 Legearen 22.2 artikuluan xedatutakoaren arabera, emandako dirulaguntzen zerrenda Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.

Horrenbestez, hau

EBAZTEN DUT:

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea entitate honen zuzendari nagusiak 2023ko martxoaren 16an onartutako Zibersegurtasun Industriala laguntza-programaren deialdiaren babesean emandako dirulaguntzen entitate onuradunen zerrenda (2023ko martxoaren 30eko EHAA, 63. zk.). Zerrenda horretan, espediente-zenbakia, entitate onuradunaren izena eta emandako dirulaguntzaren zenbatekoa adieraziko dira, ebazpen honen eranskinean agertzen den bezala.

Bilbao, 2024ko abenduaren 11.

SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia,

AITOR URZELAI INZA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala