Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA
5878

491-C/2024 FORU AGINDUA, 2024ko azaroaren 27koa, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko foru diputatuarena, jendaurrean jartzeko izapidea ebazten duela eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideetako zarataren aurkako ekintza plana (4. fasea) onartzen duela.

635-C/2022 Foru Aginduaren bidez, Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legearen 14. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, behin betiko onetsi ziren urtean 3.000.000 ibilgailutik gorako trafikoa duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideei dagozkien zarataren mapa estrategiko berriak.

Urriaren 6ko 334-C/2023 Foru Aginduaren bidez, behin betiko onetsi ziren 6.000 ibilgailu baino gehiagoko EBIa (eguneko batez besteko intentsitatea) duten Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepide zatietako zarata mapak, azaroaren 17ko 37/2003 Legeak, Zaratari buruzkoak, 14. artikuluan eta urriaren 16ko 213/2012 Dekretuak, Hots Kutsadurari buruzkoak, 10.2.a) artikuluan ezarritakoaren arabera.

213/2012 Dekretuak, urriaren 16koak, Euskal Autonomia Erkidegoko hots kutsadurari buruzkoak 16.1 artikuluan hauxe xedatzen du: «zarata-mapa onartu duten egunetik zenbatzen hasita, urtebeteko epea izango dute zarata-mapa egin behar duten subjektuek ekintza-planak onartzeko. Horrez gain, ekintza plana egiteko eskumena duen Administrazioak egoki deritzon egunean eta maiztasunez eguneratuko dira ekintza-planak».

Horiek horrela, eta 2005eko abenduaren 16ko 1513/2005 Errege Dekretuak, ingurumen zarataren ebaluazioari eta kudeaketari dagokionez 2003ko azaroaren 17ko Zarataren 37/2003 Legea garatzen duenak, V. eranskinean xedatzen duenari jarraituz, «Gipuzkoako Foru Aldundiko errepideetako zarataren aurkako ekintza plana. 4. fasea» dokumentua idatzi da.

Izapide horri dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean (181 zk., 2024ko irailak 19) eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean (186 zk., 2024ko irailak 24) argitaratu ziren.

Jendaurreko erakustaldi izapidean 2 alegazio aurkeztu dira; beraz, Bide Azpiegituren Birgaitze eta Bulego Teknikoko Zerbitzuaren txostena oinarritzat hartuta, alegazioei erantzun behar zaie, foru agindu honen eranskinean adierazi bezala erantzun ere.

Horiek horrela, orain jendaurreko erakustaldiaren izapidea ebatzi behar da, eta aipatutako Zarataren aurkako Ekintza Plana onetsi.

Adierazitakoagatik, eta 2005eko uztailaren 12ko 6/2005 Foru Arauak, Gipuzkoako Lurralde Historikoaren Erakunde Antolaketari, Gobernuari eta Administrazioari buruzkoak, 40.2.i) artikuluan xedatutako eskumenen arabera, Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko foru diputatuak

EBAZTEN DU:

Lehenengo.– «Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideetako zarataren aurkako ekintza plana (4. fasea)» jendaurrean jartzeko izapidea ebaztea, eta alegazioei erantzutea, foru agindu honekin batera doan eranskineko hitzez hitzeko edukiaren arabera.

Bigarren.– Onestea behin betikoz Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepideetako Zarataren aurkako Ekintza Plana.

Hirugarren.– Aurreko atalean aipatutako «Gipuzkoako Foru Aldundiaren Errepideetako Zarataren aurkako Ekintza Plana (4. fasea)» Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuaren webgunean dago eskuragarri, https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/errepideak/araudia-eta-agiriak/zarataren-mapa-estrategikoak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Bide Azpiegituren Birgaitze eta Bulego Teknikoko Zerbitzuan, bulego orduetan (Miramon pasealekua 166, 20014 – Donostia).

Laugarren.– Foru Agindu hau jarraian aipatzen diren erakunde alegatzaileei jakinaraztea:

– Irungo Udala.

– Errenteriako Udala.

Bosgarren.– Foru Agindu hau jakinaraztea Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasun Sailari eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun Departamentuari.

Seigarren.– Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratzea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideetako Zarataren aurkako Ekintza Plana (4.fasea) onesteari buruzko iragarpena. Bertan espresuki adieraziko da, eduki osoa eskuragarri izango dutela Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako web orrian,https://www.gipuzkoa.eus/eu/web/errepideak/araudia-eta-agiriak/zarataren-mapa-estrategikoak, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren Bide Azpiegituren Birgaitze eta Bulego Teknikoko Zerbitzuan (Miramon pasealekua, 166, 20014 – Donostia) lanegunetako bulego orduetan.

Foru agindu hau behin betikoa da eta amaiera ematen dio administrazio bideari. Foru agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez dezakete interesdunek, zuzenean, Administrazioarekiko Auzietako Donostiako epaitegietan. Horretarako, bi hilabeteko epea dute, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita.

Hala ere, horren aurretik, partikularrek aukera dute berraztertzeko hautazko errekurtsoa aurkezteko foru diputatu honi, hilabeteko epean, jakinarazpena jaso eta hurrengo egunetik hasita. Hori eginez gero, ezingo da administrazioarekiko auzi errekurtsorik aurkeztu harik eta berraztertzekoaren berariazko ebazpena eman edo ustezko ezespena gertatu arte. Dena dela, egoki iritzitako beste edozein errekurtso aurkez daiteke.

Donostia, 2024ko azaroaren 27a.

Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako Departamentuko foru diputatua,

FELIX URKOLA IRIARTE.

ERANSKINA
(F.A. 491-C/2024)
JENDAURREKO ERAKUSTALDIAN «GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN ERREPIDEETAKO ZARATAREN AURKAKO EKINTZA PLANA. 4. FASEA» (1-ES-532/2023-2LIC) IZENEKO PLANAREN INGURUAN JASOTAKO ALEGAZIOEI BURUZKO TXOSTENA ETA PLANA ONESTEKO PROPOSAMENA

Euskal Autonomia Erkidegoko hots-kutsadurari buruzko urriaren 16ko 213/2012 Dekretua betez, «Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideetako zarataren aurkako ekintza plana» egin da.

213/2012 Dekretuaren 18. artikuluak xedatzen duenaren arabera, ekintza planak onesteko prozedurari buruz, 2024ko ekainaren 10ean ekintza plana bidali zitzaien eraginpeko udalei eta zarata fokuen titularrei, 30 egun balioduneko epean txostena egin zezaten, egokitzat jotzen zituzten kontsiderazioekin, jendaurreko informazioaren izapidea egin aurretik.

Bide Azpiegituretako eta Lurralde Estrategiako diputatuaren 381-C/2024 Foru Aginduaren bidez, Ekintza Plana jendaurrean jarri da hilabeteko epean.

Epe hori igarota, alegazio hauek jaso dira:

1. alegazioa: Irungo Udala.

Udalak kontsulten izapidean bidalitako gogoetak berretsi ditu, eta, beraz, erantzuna izapide horretan emandako bera da.

Laburpena:

Txostenean adierazten denez, behin betiko onartutako zarata mapetan ez ziren zuzendu alegazioetan aurkeztutako eskaerak, mapetan jasotakoak baino gehiago dira KAHak betetzen ez dituzten hezkuntza eta osasun eraikinak, eta ez da aipatzen Plaiaundiko Parke Ekologikoa ere kutsadura akustikoaren eraginpean dagoela.

Bestalde, txostenak oso egokitzat jotzen du udalerrian lehentasunezko lau jarduera eremu identifikatzea, eta beste bat IES Txingudi BHIren inguruan.

Hala ere, honako tarte hauetan kutsadura akustikoa arintzeko neurriak hartzeko eskatu du:

• CEIP Dunboa HLHI eta HLI.

• Dunboako anbulatorioa eta osasun-zentrotik hurbil dauden bizitegi-eraikinak.

• Artia auzoko bizitegi-eraikinak, GI-636 errepidearen inguruan kokatuta daudenak, Juan Thalamas Labandibar kalean.

• Behobia auzoko bizitegi-eraikinak, GI-636 errepidearen iparraldean.

• Plaiaundiko parke ekologikoa.

Erantzuna:

Zarata mapei egindako alegazioei emandako erantzunean adierazi zen bezala, egiaztatu da behin betiko onetsitako zarata mapek behar bezala aztertzen dituztela udalerriko osasun eta hezkuntza eraikinetako KAHen gainditzeak, kontuan hartuta helburu horiek udal-zonakatze akustikoaren araberakoak direla.

Plaiaundiko parke ekologikoari dagokionez, ez zen G motako eremu akustikotzat hartu, ez zelako halakotzat jo, eta ez duelako berariaz definitutako KAHrik bere kudeaketa tresnan eta udalaren zonifikazio akustikoan.

Ekintza-planen helburua da kutsadura akustikoari buruzko gaiei orokorrean aurre egitea, kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez diren kasuetarako lehentasunezko ekintzak finkatzea eta kutsadura akustikoa neurri txikian jasaten duten eremuetan kutsadura hori areagotzea saihestea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideetako zarataren aurkako ekintza-planaren 4. fasea lehentasunezko jarduketa-eremuak hautatzean eta garatzean oinarritzen da, zarata-mapen 4. faseko emaitzetatik abiatuta. Horrek foru-sareko bide-ardatz handi guztien ingurunea barne hartuko duen analisi homogeneo bat ahalbidetzen du. Azken helburua da herritarrei gehien eragiten zaien eremuetan lehentasunez jardutea, baldin eta proposatutako neurriak optimoak badira eraginkortasunari eta efizientziari dagokienez.

Horretarako, lehenik eta behin, Kalitate Akustikoko Helburuak Gainditzen dituzten Eremuak (aurrerantzean, KAH) definitu dira, zarata mapen 4. faseko emaitzetatik abiatuta, eta horien bidez kalkuluen arabera KAH 4 m-ra gainditzen duten eraikin guztiak multzokatu dira.

Ondoren, eragin-mailaren arabera baloratu dira eremu horiek, azterketa-eremuak hautatzeko. Zehazki, irizpide hauek aplikatu dira:

• Afekzio-dentsitatearen adierazle bat kalkulatzen da (biztanle baliokideak/km). Adierazle horretan, KAHak gainditzen dituzten pertsona eta eraikin sentikorren kopurua haztatzen da, baita gainditzearen magnitudea ere dB-tan. Afekzio-adierazle handiena duten eremuak hautatzen dira.

• Horrez gain, KAHen gehieneko gainditze-maila 10 dB baino handiagoa duten eremuak ere sartzen dira azterketan, baldin eta gutxienez 10 biztanlek pairatzen badute gainditze hori.

• Bereziki problematikoak diren eremuak aztertu dira, zeinetan behin eta berriz alegazioak edo kexak jaso diren.

• Hasiera batean, zarataren aurkako ekintza-planaren 3. faseko jarduketa-eremuetan sartutako eremu guztiak baztertu dira, uste baita aztertu direla eta neurri egokiak proposatu direla.

Zarataren aurkako ekintza-planaren azterketa-eremuak hautatu ondoren, horien azterketa xehatua egin da, eta, amaitzeko, eraikinetako solairu guztietako soinu-mailen simulazioa egin da.

Simulazio horren emaitzetatik abiatuta, dauden eraginak ezabatzeko edo murrizteko neurri zuzentzaileak definitu, optimizatu eta baloratu dira, eta eremu bakoitzerako jarduketa-aukera desberdinak aurreikusi dira. Neurri horiek gutxieneko efizientzia-helburu batzuekin diseinatu dira, eta baztertu egin dira etxebizitza indibidualentzat onuragarriak direnak edo baldintza akustikoak nabarmen hobetzen ez dituztenak.

Azkenik, Lehentasunezko Jarduketa Eremuen eta eremu bakoitzean definitu beharreko jarduketa zehatzen azken hautaketa egin da, honako irizpide hauen arabera:

• Eraginkortasuna: neurriek eragin akustikoak arintzeko duten gaitasuna.

• Eraginkortasuna: neurrien kostua/onura aztertzea.

• Bideragarritasuna: neurriak hartzeko erraztasuna eta eska daitezkeen baldintza teknikoak betetzea.

Irungo Udalak adierazitako eremuen kasuan, afekzio-maila zarataren aurkako ekintza-planak hautatutako eremuena baino txikiagoa da afekzio-dentsitateari dagokionez (biztanle baliokideak/km), eta, beraz, ez dituzte betetzen lehentasunezko jarduketa eremuen artean sartzeko irizpideak.

Nabarmendu behar da zarataren aurkako planak lehentasuna ematen diola herritarren babes akustikoari, bizitegi-eremuetan eta eraikin sentikorretan (sanitarioak, irakaskuntzakoak eta kulturalak) kalitate akustikoa hobetzeko jarduketak planteatuz. Mota horretako eremuetan eragin ugari dagoenez, naturguneen babesak lehentasun txikiagoa duela uste da. Bestalde, ekainaren 4ko 356/2013 Dekretuak, «Txingudi-Bidasoa» (ES2120018) Kontserbazio Bereziko Eremu izendatzen duenak eta eremu horren eta «Txingudi» ES0000243 Hegaztientzako Babes Bereziko Eremuaren kontserbazio-neurriak onartzen dituenak, ez du KAHrik ezartzen gune horretarako, eta ez du aurreikusten eremu horrentzat zarataren aurkako neurririk.

2. alegazioa: Errenteriako Udala.

Udalak bi kontsiderazio aurkeztu ditu:

Lehenengo kontsiderazioa:

Zarataren aurkako ekintza-planaren 4. fasea onartzeko fasean oraindik ez denez idatzi zarataren aurkako ekintza-planaren 3. fasean 1. eremurako (AP-8 errepidea, Markola eta Lartzabal ingurua) aurreikusitako egikaritze-proiektua, honako hauek eskatzen dira: batetik, ekintza hori zarataren aurkako ekintza-planaren 4. fasean jasotzeko eta 4 metroko beste pantaila bat jartzeko AP-8 autobidearen erdibitzailean, Hernanirako noranzkoan, eta, bestetik, aztertzeko zubibideko pantailen altuera 2 edo 3 metrokoa izateko bideragarritasuna, egikaritze-proiektuan zehaztu beharrekoa.

Pantailaren neurriekin batera, GI-20 errepidean eta AP-8 autobidean abiadura 80 km/h-ra jaistea eskatzen da, Errenteriako hirigunearen parean.

Era berean, udalak egindako proposamenen inguruko hobekuntzen analisiaren xehetasun-azterketa akustikoa udalari emateko eskatzen da.

Azkenik, adierazten da Lartzabal auzoan proposatutako neurriak ez direla nahikoak, eta, beraz, beste irtenbide batzuk aztertu beharko liratekeela, hala nola trenbidea lurperatzea, proposatutako jarduketaren kostua eta onura konparatzeko azterlan bat eginez.

Bigarren kontsiderazioa:

Eskatzen da GFAk leihodun fatxaden garaiera guztietan eragindako biztanleriaren azterketa egin dezala, lehentasun handiko eremu izendatutako udalerriko eremu guztietan, baita Gipuzkoako gainerako udalerrietan lehentasun handiko eremu izendatutako beste eremu batzuetan ere, eragindako biztanleria behar bezala identifikatzeko, lehenesteko (besteak beste) eta, behar izanez gero, eragin akustikoa murriztuko duten jarduketak aurreikusteko, Errenteriako eremu guztietan.

Era berean, zarataren aurkako ekintza planean (4. fasea) proposatutako jarduketa eremu bakoitzeko kostuen/onuren zerrenda eransteko eskatzen du, bai Errenterian, bai gainerako udalerrietan.

Azkenik, GI-636 errepidean, Olibet eta Etxebarrieta auzoen parean, eta Kaputxinoak inguruan pantaila neurriak hartzeko eskatzen du. Era berean, Beraun-Pontika inguruan pantailaren altuera 5 metrora igotzea bezalako irtenbideak aztertzeko eskatzen du.

Erantzuna:

Ekintza-planen helburua da kutsadura akustikoari buruzko gaiei orokorrean aurre egitea, kalitate akustikoaren helburuak betetzen ez diren kasuetarako lehentasunezko ekintzak finkatzea eta kutsadura akustikoa neurri txikian jasaten duten eremuetan kutsadura hori areagotzea saihestea.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideetako zarataren aurkako ekintza-planaren 4. fasea lehentasunezko jarduketa-eremuak hautatzean eta garatzean oinarritzen da, zarata-mapen 4. faseko emaitzetatik abiatuta. Horrek foru-sareko bide-ardatz handi guztien ingurunea barne hartuko duen analisi homogeneo bat ahalbidetzen du. Azken helburua da herritarrei gehien eragiten zaien eremuetan lehentasunez jardutea, baldin eta proposatutako neurriak optimoak badira eraginkortasunari eta efizientziari dagokienez.

Horretarako, lehenik eta behin, Kalitate Akustikoko Helburuak Gainditzen dituzten Eremuak (aurrerantzean, KAH) definitu dira, zarata mapen 4. faseko emaitzetatik abiatuta, eta horien bidez kalkuluen arabera KAH 4 m-ra gainditzen duten eraikin guztiak multzokatu dira.

Ondoren, eragin-mailaren arabera baloratu dira eremu horiek, azterketa-eremuak hautatzeko. Zehazki, irizpide hauek aplikatu dira:

• Afekzio-dentsitatearen adierazle bat kalkulatzen da (biztanle baliokideak/km). Adierazle horretan, KAHak gainditzen dituzten pertsona eta eraikin sentikorren kopurua haztatzen da, baita gainditzearen magnitudea ere dB-tan. Afekzio-adierazle handiena duten eremuak hautatzen dira.

• Horrez gain, KAHen gehieneko gainditze-maila 10 dB baino handiagoa duten eremuak ere sartzen dira azterketan, baldin eta gutxienez 10 biztanlek pairatzen badute gainditze hori.

• Bereziki problematikoak diren eremuak aztertu dira, zeinetan behin eta berriz alegazioak edo kexak jaso diren.

• Hasiera batean, zarataren aurkako ekintza-planaren 3. faseko jarduketa-eremuetan sartutako eremu guztiak baztertu dira, uste baita aztertu direla eta neurri egokiak proposatu direla.

Zarataren aurkako ekintza-planaren azterketa-eremuak hautatu ondoren, horien azterketa xehatua egin da, eta, amaitzeko, eraikinetako solairu guztietako soinu-mailen simulazioa egin da.

Simulazio horren emaitzetatik abiatuta, dauden eraginak ezabatzeko edo murrizteko neurri zuzentzaileak definitu, optimizatu eta baloratu dira, eta eremu bakoitzerako jarduketa-aukera desberdinak aurreikusi dira. Neurri horiek gutxieneko efizientzia-helburu batzuekin diseinatu dira, eta baztertu egin dira etxebizitza indibidualentzat onuragarriak direnak edo baldintza akustikoak nabarmen hobetzen ez dituztenak.

Azkenik, Lehentasunezko Jarduketa Eremuen eta eremu bakoitzean definitu beharreko jarduketa zehatzen azken hautaketa egin da, honako irizpide hauen arabera:

• Eraginkortasuna: neurriek eragin akustikoak arintzeko duten gaitasuna.

• Eraginkortasuna: neurrien kostua/onura aztertzea.

• Bideragarritasuna: neurriak hartzeko erraztasuna eta eska daitezkeen baldintza teknikoak betetzea.

AP-8 errepidean, Markola eta Lartzabal inguruan, aurreikusitako jarduketei dagokienez, horiek zarataren aurkako ekintza-planaren 4. fasetik kanpo utzi dira, zarataren aurkako ekintza-planaren 3. fasean (1. eremua) jasota baitaude, eta egikaritze-proiektu bat idazten ari dira. Zarataren aurkako ekintza planaren 3. faseko jarduketen taula zuzendu da, tarte hori proiektuaren idazketan bezala sartzeko, eta ez jada gauzatuta bezala. Proposatutako irtenbideen azterketa akustikoa Udalari helaraziko zaio, osorik dagoenean.

Bestalde, zarataren aurkako ekintza planean proposatzen da GI-2132 errepidean, Lartzabal auzoaren parean, zoladura aldatzea eta abiadura murriztea. Jarduketa hori egokitzat jotzen da kostu/etekinei dagokienez, errepidea lurperatzea ekonomikoki neurriz kanpokoa dela uste baita. Dokumentuan, proposatutako jarduketen kostu-onuraren analisia jasotzen da; izan ere, neurri zuzentzaileen kostu zenbatetsien datuak jasotzen dira, bai eta jarduketa-eremu bakoitzean soinu-mailak murrizten dituzten pertsonen kopurua ere.

Azkenik, zarataren aurkako ekintza-planak Lehentasun Handiko Eremuak hautatzeko aplikatutako metodologia homogeneoa da foru-sare osoan, eta horrek aukera ematen du afekzio-dentsitatearen adierazle (biztanle baliokideak/km) nahikoa adierazgarria lortzeko. Udalerri bakarreko bakarreko solairu guztietan simulazioa eginez gero, edo soilik lehentasun handiko eremuak onartuak dituzten udalerrietan, datu batzuk ezingo lirateke alderatu foru sareko gainerakoekin, eta, beraz, ez luke aukerarik emango lehentasunezko eremuak modu homogeneoan hautatzeko; ekintza planaren xedea ez da lurralde osoko garaiera guztietako eragin akustikoa kalkulatzea.

Azkenik, pantaila eskaera egin duten eremuek (Olibet eta Etxebarrieta auzoak eta Kaputxinoak eremua) ez dituzte betetzen lehentasunezko jarduketa eremuen artean sartzeko irizpideak. Beraun-Pontika inguruko jarduketak zarataren aurkako ekintza planeko 4. fasetik kanpo utzi dira, zarataren aurkako ekintza planeko 3. fasean jasota baitzeuden (2. eremua), eta jada gauzatuta daude. Beraz, fase honetan ez dira berriz aztertu behar.


Azterketa dokumentala