Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

KULTURA ETA HIZKUNTZA POLITIKA SAILA
5874

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 4koa, Kulturako sailburuordearena, kultura eta gizarte arloetako 2025eko berrikuntza-proiektuen (Bitartez) Balorazio Batzordeko kideak izendatzen dituena eta haren osaera argitaratzen duena.

Ikusirik 2025. urtean kultura eta gizarte arloetako berrikuntza-proiektuetarako dirulaguntzak (Bitartez) emateko araubidea ezartzen duen Jaurlaritzako lehenengo lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuaren 2024ko azaroaren 13ko Agindua.

Agindu horren 12. artikuluaren arabera, aurkezten diren eskaerak aztertzeko eta ebaluatzeko Balorazio Batzordea eratuko da eta Kulturako sailburuordearen ebazpen bidez Batzorde horren kideak izendatu eta osaera argitaratuko dira.

Horiek horrela, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Balorazio Batzordeko kideak izendatzea eta berorren osaera argitaratzea.

Balorazio Batzordeak kide hauek izango ditu:

Batzordeburua: Ana López Asensio andrea (Kultura Sustatzeko eta Kultura eta Sormen Industrietako zuzendaria). Hark ezin badu, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legeak 19.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera jokatuko da.

Batzordekideak: Enara Garcia García andrea; Lorena Montejo Hinestrosa andrea; Xabier Fidel Paya Ruiz jauna eta Juan Javier Pastor Bustamante jauna (aditu-profesionalak).

Idazkaria: Lurdes Aranguren Sudupe andrea (Kultura eta Hizkuntza Politikako Saileko teknikaria). Hark ezin badu, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 19.2 artikuluan ezarritakoa beteko da.

Bigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.

Kulturako sailburuordea,

ANDONI ITURBE AMOREBIETA.


Azterketa dokumentala