247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 3 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5871
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 2koa, Justiziako sailburuordearena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako Gipuzkoako espetxean Lan-aktibazioko arduradunaren lanpostua izendapen askez betetzeko (kodea: 512492; dotazioa: 3).
Aukerak – Gizarteratzearen Euskal Agentziako Gipuzkoako espetxeko Lan-aktibazioko arduradunaren lanpostua betetzeko (kodea: 512492; dotazioa: 3), bat etorriz Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.e) artikuluan ezarritakoarekin eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman eta gero, sail honek erabaki du iragartzea lanpostua izendapen aske bidez beteko dela. Eranskinean daude lanpostuaren inguruko xehetasunak. Hona hemen oinarriak:
OINARRIAK
Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.
1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta eranskinean ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.
2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako hauek izan ezik:
a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.
b) Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezingo dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.
3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira ezarritako eskakizunak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizun horiek. Parte hartzeko eskakizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.
Bigarrena.– Eskabideak.
1.– Justizia Sailburuordetzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta egun betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.
2.– Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute, eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:
a) Titulu akademikoak.
b) Administrazio Publikoan betetako lanpostuak.
c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta egoki iritzitako bestelako merezimenduak.
Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako eskakizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, baldin eta horiek Langileen Erregistroan ez badaude. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edota bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.
Hirugarrena.– Ebazpena.
Justiziako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo da deialdi hau, gehienez hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.
Lanpostua lortzen duen pertsonak, ezarritako epean hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.
Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
AZKEN XEDAPENA
Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 2a.
Justiziako sailburuordea,
ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.
ERANSKINA
Deialdiko lanpostua:
– Izena: Lan-aktibazioko arduraduna (kodea: 512492; dotazioa: 3).
– Tokia: Gipuzkoako espetxea.
– Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia.
– Herria: Donostia.
– Kidegoak: Espetxeetako Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoa (Espetxe Administrazio Bereziko Eskala), Espetxeetako Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoa (Espetxe Administrazioko Eskala Juridikoa), Espetxeetako Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoa (Espetxe Administrazioko Psikologiako Eskala), Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa (Espetxe Administrazioko Gizarte Laneko Eskalako Eskala) eta Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa (Espetxe Kudeaketa Bereziko Eskala).
– Lanpostu-mailako osagarria: 27.
– Hizkuntza-eskakizuna: 3. HE.
– Derrigortasun-data: datarik gabe.
Lanpostua betetzeko eskakizunak:
– Espetxe Administrazioko A taldeko (A1-A2 azpitaldea) kidegoetakoa izatea.
– Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea, Espetxe Administrazioko A taldeko kidegoetako karrerako funtzionario gisa.
– Era berean, lehen aipatuko kidegoko karrerako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute, lehiaketan, baldin eta nahitaezko eszedentzian, egonik, beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan edo borondatezko eszedentzian badaude, egoera horietarako ezarritako denbora bete badute.