Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5869

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 2koa, Justiziako sailburuordearena, zeinaren bidez deialdi publikoa iragartzen baita Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako Bizkaiko espetxean Lan-aktibazioko arduradunaren lanpostua izendapen askez betetzeko (kodea: 512492; dotazioa: 2).

Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentziako Bizkaiko espetxeko Lan-aktibazioko arduradunaren lanpostua betetzeko (kodea: 512492; dotazioa: 2), bat etorriz Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.e) artikuluan ezarritakoarekin eta Enplegu Publikoaren Zuzendaritzak aldeko txostena eman eta gero, sail honek erabaki du iragartzea lanpostua izendapen askearen bidez beteko dela. Eranskinean daude lanpostuaren inguruko xehetasunak. Hona hemen oinarriak:

OINARRIAK

Lehenengoa.– Parte hartzeko baldintzak.

1.– Deialdi honetan parte hartu ahal izango dute Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta bere erakunde autonomoetako karrerako funtzionarioek, baldin eta eranskinean ezarritako eskakizunak betetzen badituzte.

2.– Aipatutako langileek edozein administrazio-egoeratan egonda har dezakete parte deialdi honetan, honako hauek izan ezik:

a) Eginkizun-gabetze irmoa ezarrita duten funtzionarioek ezingo dute parte hartu, egoera horrek dirauen bitartean.

b) Norberaren kontuetarako edo familia elkartzeko borondatezko eszedentzian dauden langileek ezingo dute parte hartu, ez badute bete eszedentzian egon beharreko gutxieneko denbora.

3.– Deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean bete beharko dira ezarritako eskakizunak. Esleitutako lanpostuak jabetzan hartu arte bete behar dira eskakizun horiek. Parte hartzeko eskakizunak betetzen jarraitzen ez duten parte-hartzaileek ezingo dute esleitutako lanpostua jabetzan hartu.

Bigarrena.– Eskabideak.

1.– Justizia Sailburuordetzara bidali behar dituzte eskabideak, eta, horretarako, hamabost egun baliodun izango dituzte ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Eskabidean, datu pertsonalak eta betetzen duten destinoa adieraziko dituzte.

2.– Eskabide-idazkiarekin batera, hautagaiek curriculum vitae-a aurkeztuko dute, eta, bertan, honako hauek adieraziko dituzte:

a) Titulu akademikoak.

b) Administrazio Publikoan betetako lanpostuak.

c) Egindako ikasketak eta ikastaroak, hizkuntzak eta egoki iritzitako bestelako merezimenduak.

Eskabidearekin batera, deialdian ezarritako eskakizunen eta alegatutako merezimenduen egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte hautagaiek, baldin eta horiek Langileen Erregistroan ez badaude. Esandako guztiez gain, aurkeztu beharrekotzat jotzen dituzten argitalpen, txosten edo bestelako agiriak ere aurkez ditzakete.

Hirugarrena.– Ebazpena.

Justiziako sailburuordearen ebazpen baten bidez egingo da deialdi hau, gehienez hilabeteko epean, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrera. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Lanpostua lortzen duen pertsonak ezartzen den epean hartu beharko du jabetzan lanpostua, eta, hala badagokio, aurreko lanpostuaren titulartasuna galduko du.

Ebazpen honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke ebazpena eman duen organoari, hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, administrazioarekiko auzien epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

AZKEN XEDAPENA

Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 2a.

Justiziako sailburuordea,

ALFONSO GÓMEZ FERNÁNDEZ.

ERANSKINA

Deialdiko lanpostua:

– Izena: Lan-aktibazioko arduraduna (kodea: 512492; dotazioa: 2).

– Tokia: Bizkaiko espetxea.

– Aukerak, Gizarteratzearen Euskal Agentzia.

– Herria: Basauri.

– Kidegoak: Espetxeetako Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoa (Espetxe Administrazio Bereziko Eskala), Espetxeetako Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoa (Espetxe Administrazioko Eskala Juridikoa), Espetxeetako Administrazioko Goi Mailako Teknikarien Kidegoa (Espetxe Administrazioko Psikologiako Eskala), Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa (Espetxe Administrazioko Gizarte Laneko Eskalako Eskala) eta Espetxe Administrazioko Kidego Teknikoa (Espetxe Kudeaketa Bereziko Eskala).

– Lanpostu-mailako osagarria: 27.

– Hizkuntza-eskakizuna: 3. HE.

– Derrigortasun-data: datarik gabe.

Lanpostua betetzeko eskakizunak:

– Espetxe Administrazioko A taldeko (A1-A2 azpitaldea) kidegoetakoa izatea.

– Zerbitzu aktiboan, zerbitzu berezietan edo seme-alabak zaintzeko eszedentzian egotea, Espetxe Administrazioko A taldeko kidegoetako karrerako funtzionario gisa.

– Era berean, lehen aipatuko kidegoko karrerako funtzionarioek ere parte hartu ahal izango dute, lehiaketan, baldin eta nahitaezko eszedentzian, egonik, beste administrazio publiko batzuetan zerbitzuan edo borondatezko eszedentzian badaude, egoera horietarako ezarritako denbora bete badute.


Azterketa dokumentala