247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (141 KB - 2 orri.)
- EPUB (103 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5866
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 17koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez agintzen baita Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako fakultatiboen goi-mailako kidegoko Arreta Soziolaboraleko eskalan enplegua finkatzeko prozesu berezian eta salbuespenezko prozesuan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko.
Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuak 2022ko maiatzaren 18an emandako Aginduaren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioko eta haren organismo autonomoetako kidego eta eskaletan enplegua finkatzeko prozesu bereziak eta enplegua finkatzeko salbuespenezko prozesuak arautuko dituzten oinarri orokorrak onartu ziren. Agindu hori 2022ko maiatzaren 23an argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian.
Era berean, Gobernantza Publiko eta Autogobernuko sailburuaren 2022ko azaroaren 18ko Aginduaren bidez, zeina 2022ko azaroaren 23an Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu baitzen, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako fakultatiboen goi-mailako kidegoko Arreta Soziolaboraleko eskalan enplegua finkatzeko prozesu bereziko eta salbuespenezko prozesuko deialdia egin zen, eta prozesu horien oinarri espezifikoak onartu ziren.
Hautaketa-prozesuei aplikatzekoa den 14. oinarri orokorrak ezartzen duenez, hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin-behineko zerrenden aurkako erreklamazioak egiteko epea igaro eta erreklamazioak ebatzi ondoren, IVAPeko Zuzendaritzak ebazpen bat emango du hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzeko.
EBAZTEN DUT:
Lehenengo artikulua.– Hautaketa-prozesuetako web-orriko Eskaerak eta jarraipena apartatuan eta 7. oinarri orokorrean adierazitako tokietan, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorreko eta haren organismo autonomoetako fakultatiboen goi-mailako kidegoko Arreta Soziolaboraleko eskalan enplegua finkatzeko hautaketa-prozesu berezian eta salbuespenezko hautaketa-prozesuan hautatutako pertsonen eta esleituko diren lanpostuen behin betiko zerrendak argitaratzeko agintzea.
Bigarren artikulua.– 20 egun balioduneko epea ematea, 2025eko urtarrilaren 7tik 2025eko otsailaren 3ra, karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko beharrezkoak diren agiriak aurkezteko Enplegu Publikoko Zuzendaritzan. Aurkeztu beharreko dokumentazio zehatzari buruzko informazioa Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuan dago, «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Epe berean, hautatutako pertsona guztiek karrerako funtzionario izendatzeko eta lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den informazioa bete beharko dute, Enplegu Publikoaren webguneko «Nire deialdiak» apartatuko «lanpostuak jabetzeko urratsak» sarbidean.
Hirugarren artikulua.– Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu ondoren, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren kidegoetako eta eskaletako karrerako funtzionario izendatuko ditu oinarri orokorretan ezarritakoa bete duten pertsona hautatuak. Izendapenak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dira.
Laugarren artikulua.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honek ez du administrazio-bidea agortzen, eta, beraz, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke ebazpenaren aurka, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluan eta hurrengoetan xedatutakoaren arabera, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera hilabeteko epean. Errekurtsoa ebazpen hau eman duen organoari edo Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari aurkez dakioke. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarotzen badira ebazpen espresurik eman gabe, ezetsi egin dela ulertu behar da, eta administrazioarekiko auzien bidera jo ahal izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 17a.
IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3 artikulua).
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Hautaketa eta Prestakuntzako zuzendariordeak,
IMANOL URIGUEN GARAIZABAL.