Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL AGINTARITZA
5865

EBAZPENA, 2024ko abenduaren 9koa, Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakariarena, 2024. urteko Enplegu Publikoaren Eskaintza onartzekoa.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legeak indargabetu egiten du Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren 2/2004 Legea. Abenduaren 21eko 16/2023 Legearen arabera, Datuak Babesteko Euskal Agintaritza administrazio-agintaritza independentea da, nortasun juridiko propioa eta gaitasun publiko eta pribatu erabatekoa izango ditu, eta administrazio publikoekiko inongo loturarik gabe beteko ditu bere eginkizunak.

Langileei dagokienez, 16/2023 Legearen 5. artikuluak ezartzen duenez, «Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren zerbitzuko langileak funtzionarioak izango dira, eta euskal funtzio publikoa erregulatzen duen legediaren agindupean egongo dira». (...) «Datuak Babesteko Euskal Agintaritzari dagokio lanpostuak betetzeko sistema erabakitzea, baldintzak eta hautaproben ezaugarriak zehaztea, bai eta lanpostuak betetzeko eta laneko sustapeneko prozeduretako deialdiak egitea eta prozedura horiek kudeatzea eta ebaztea ere».

Enplegatu Publikoaren Oinarrizko Estatutuaren 70. artikuluaren arabera, giza baliabideen beharrizanak daudenean, eta, horretarako aurrekontuko diru-izendapena egonda, langile berriak sartzea beharrezko denean, enplegu publikoaren eskaintza egin behar da, edo langile-beharrizanak betetzeko antzeko beste kudeaketa-tresnaren bat erabili behar da. Enplegu publikoaren eskaintza edo erabiltzen den antzeko tresna, administrazio publikoen gobernu-organoek urtero onartuko dute eta dagokion aldizkari ofizialean eta entitatearen egoitza elektronikoan argitaratuko dute.

Ildo berekoak adierazten dira abenduaren 1eko 11/2022 Legean (Euskal Enplegu Publikoaren Legea), zeinaren 52. artikuluan azaltzen baitira enplegu publikoaren eskaintzak egiteko zehaztapenak, baldintzak, epeak eta publizitatea.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legea onartutakoan, eta lege horren hirugarren xedapen gehigarriaren arabera Agintaritzaren kidego eta eskalak sortutakoan, beharrezkotzat eta egokitzat jotzen da enplegu publikoaren eskaintza izapidetzea diru-izendapena duten lanpostu hutsekin, langile berriak sartuz.

Aztertu da Idazkaritza Nagusiak egindako proposamen-txostena, eta kontuan hartu da langileekiko aurretiazko negoziazioari buruz dauden betekizunak bete direla eta eskaintzan sartu beharreko plazen kopurua eta baldintzak zehaztu direla.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 25. artikuluak eta Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren abenduaren 21eko 16/2023 Legearen 5. eta 8. artikuluek emandako eskumenen arabera, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Eranskinean jasota dagoen enplegu publikoaren eskaintza onartzea.

Bigarrena.– Enplegu publikoaren eskaintza hiru urteko epe luzaezinean burutu beharko da, deialdia onartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Hirugarrena.– Lanpostuak betetzeko sistema, orokorrean, lehiaketa-oposizioa izango da.

Laugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Bosgarrena.– Ebazpen honen aurka administrazioarekiko auzien jurisdikzioan administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztea dago, EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabeteko epean edo, bestela, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio ebazpena eman duen organoari, Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzeko uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 46.1 artikuluan xedatutakoaren arabera, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 123. eta 124. artikuluekin lotuta.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 9a.

Datuak Babesteko Euskal Agintaritzaren lehendakaria,

UNAI ABERASTURI GORRIÑO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala