247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (94 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5864
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 13koa, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiarena, Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburuaren lanpostua izendapen-askez betetzeko deialdia ebazteko dena.
Euskal Enplegu Publikoari buruzko abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2 artikuluan eta Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurralde Bulegoko buruaren lanpostua izendapen askez betetzeko deialdi publikoa iragartzen zuen Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko urriaren 25eko Ebazpenean xedatutakoaren arabera (azaroaren 24ko EHAA, 222. zk.), hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Javier Aguirre Orcajo jauna izendatzea Uraren Euskal Agentziaren Mendebaldeko Kantauriar Arroen Lurraldeko bulegoburua (U11856 kodea, 2 dotazioa, 29 maila).
Bigarrena.– 2024ko abenduaren 21etik aurrera izango ditu ondorioak ebazpen honek.
Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunetik hasita.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 13a.
Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusia,
ASIER LOPEZ ETXEBARRIA.