Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5862

856/2024 EBAZPENA, azaroaren 25ekoa, Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez María Asunción Gorroño Onaindia andrea Bermeoko Ospitaleko Erizaintzako Gainbegirale kargutik kentzen den Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

45/2015 Ebazpenaren bidez, María Asunción Gorroño Onaindia andrea izendatu zen Bermeoko Ospitaleko Erizaintzako gainbegirale Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean (2015eko otsailaren 11ko EHAA, 660. zk.).

Bat etorrita ekainaren 26ko 8/1997 Legearekin, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretuarekin eta aplikatzekoa den gainerako xedapenekin, Zuzendaritza Gerentzia honek honako hau

EBATZI DU:

Lehenengoa.– María Asunción Gorroño Onaindia andrea kentzea Bermeoko Ospitaleko Erizaintzako gainbegirale kargutik Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Bizkaiko Osasun Mentaleko Sarean.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko abenduaren 1eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Ebazpen hau EHAAn argitaratzea, eta interesdunari eta Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko Langileen Zuzendaritzari horren berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari, hilabeteko epean, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Bilbo, 2024ko azaroaren 25a.

Bizkaiko Osasun Mentaleko Sareko zuzendari-gerentea,

ARATXU LOZANO OTERO.


Azterketa dokumentala