247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5861
2146/2024 EBAZPENA, azaroaren 20koa, Arabako Erakunde Sanitario Integratuko jarduneko zuzendari-gerentearena, zeinaren bidez Elena Fernández Gómez andrea Ebakuntza-gelako Gainbegirale kargutik kendu egiten den, berak eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan.
Santiago Ospitaleko zuzendari-gerentearen irailaren 29ko 333/2006 Ebazpenaren bidez, Elena Fernández Gómez Santiago Ospitaleko Gainbegirale izendatu zen.
Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Gerentzia honek
EBAZTEN DU:
Lehenengoa.– Elena Fernández Gómez andrea Ebakuntza-gelako Gainbegirale kargutik kentzea, berak hala eskatuta, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Arabako Erakunde Sanitario Integratuan, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.
Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko azaroaren 21eko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.
Hirugarrena.– Interesdunari eta Arabako Erakunde Sanitario Integratuari Ebazpen honen berri ematea.
Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiari. Horretarako, hilabeteko epea izango da, Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 20a.
Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia.
(Eginkizunak esleituta, azaroaren 19ko 1606/2024 Ebazpenaren bidez).
Arabako Erakunde Sanitario Integratuko zuzendari-gerentea,
ENRIQUE MANUEL BÁREZ HERNÁNDEZ.