Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5860

1501/2024 EBAZPENA, urriaren 31koa, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiarena, zeinaren bidez Maitane Arrizabalaga Calzacorta Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako Erakunde Sanitario Integratuko Pertsonaleko Zuzendari kargutik kentzen baita, berak hala eskatuta.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren maiatzaren 15eko 1036/2015 Ebazpenaren bidez, Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea izendatu zen Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pertsonaleko Zuzendari (2015eko ekainaren 12ko EHAA, 109. zk.).

Ekainaren 26ko 8/1997 Legea, azaroaren 11ko 255/1997 Dekretua eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenak ikusita, Zuzendaritza Nagusi honek

EBAZTEN DU:

Lehenengoa.– Maitane Arrizabalaga Calzacorta andrea Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIko Pertsonaleko Zuzendari kargutik kentzea, berak hala eskatuta, eta eskerrak ematea egindako lanagatik.

Bigarrena.– Ebazpen honek 2024ko urriaren 31ko lanaldia amaitzean izango ditu ondorioak.

Hirugarrena.– Interesdunari, Ezkerralde-Enkarterri-Gurutzetako ESIari eta Plangintza eta Kudeaketa Zuzendariordetzari ebazpen honen berri ematea.

Laugarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Administrazio Kontseiluari. Horretarako hilabeteko epea izango da, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko urriaren 31.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusia,

SUSANA LÓPEZ ALTUNA.


Azterketa dokumentala