Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

INDUSTRIA, TRANTSIZIO ENERGETIKO ETA JASANGARRITASUNAREN SAILA
5853

483/2024 DEKRETUA, abenduaren 17koa, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusia izendatzeko dena.

Azaroaren 13ko 160/2018 Dekretuaren bidez, SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziaren estatutuak onartzen dira. Dekretu horren eranskinaren 11.3 artikuluak hau xedatzen du: SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako Zuzendaritza Nagusiaren titularraren izendapena Eusko Jaurlaritzak egingo du, dekretu bidez, industria-politikaren eta enpresa-lehiakortasunaren esparruan eskumena duen sailburuaren proposamenez.

Ondorioz, Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau

XEDATZEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jon Ansoleaga Ugarte jauna SPRI-Enpresa Garapenerako Euskal Agentziako zuzendari nagusi izendatzea.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek 2024ko abenduaren 26tik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 17an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburua,

MIKEL JAUREGI LETEMENDIA.


Azterketa dokumentala