Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5850

AGINDUA, 2024ko abenduaren 9koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena, zeinaren bidez ebazten baita goi-kargudun baten idazkari lanpostu bat izendapen askez betetzeko egindako deialdia.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askez betetzeko deialdia iragarri zuen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko urriaren 14ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2024ko urriaren 23ko EHAA), honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gisela Martín Fernández andrea izendatzea goi-kargudun baten idazkari (kodea: 520010/14; maila: 18.a; berariazko osagarria: VI-A), Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Autogobernuaren Zuzendaritzan.

Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 9a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala