Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5849

471/2024 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Olatz Garamendi Landa andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzen duena.

Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 6.3 eta 7.2 artikuluetan ezarritakoari jarraituz, eta batzorde horrek jorratu behar dituen gaiei buruz duen gaitasun profesional egiaztatua kontuan hartuta, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Gobernu Kontseiluak 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Olatz Garamendi Landa andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide izendatzea.

Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 17an.

Lehendakaria,

IMANOL PRADALES GIL.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala