247. zk., 2024ko abenduaren 20a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (95 KB - 1 orri.)
- EPUB (108 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Izendapenak, egoerak eta gorabeherak
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5848
470/2024 DEKRETUA, abenduaren 17koa, Iñaki Calonge Crespo jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea xedatzen duena.
Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoan kide moduan 6 urteko agintaldia amaitu zenez 2024ko abenduaren 10ean, batzordekide izateari utzi behar dio, betiere Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8. artikuluko 3. eta 4. apartatuetan xedatutakoarekin bat etorriz.
Ondorioz, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2024ko abenduaren 17an egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, hau
XEDATZEN DUT:
Lehenengoa.– Iñaki Calonge Crespo jauna Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko kide kargutik kentzea, eta egin duen lanagatik eskerrak ematea.
Bigarrena.– Azaldutakoa gorabehera, aipatu batzordekideak dagozkion egitekoak beteko ditu, harik eta agintaldi berria beteko duen batzordekidea karguaz jabetu arte.
Hirugarrena.– 2024ko abenduaren 10etik aurrera izango ditu ondorioak dekretu honek.
Vitoria-Gasteizen, 2024ko abenduaren 17an.
Lehendakaria,
IMANOL PRADALES GIL.
Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,
MARÍA UBARRECHENA CID.