242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (119 KB - 1 orri.)
- EPUB (102 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
DONOSTIA / SAN SEBASTIÁNGO UDALA
5731
IRAGARKIA, Soinu Giroa Hobetzeko 2024-2029 Ekintza Plana jendaurrean jartzeko izapideari buruzkoa.
Tokiko Gobernu Batzarrak, 2024ko azaroaren 26an, Soinu Giroa Hobetzeko 2024-2029 Ekintza Planari hasierako onarpena ematea erabaki zuen.
Zaratari buruzko azaroaren 17ko 37/2003 Legean eta Soinu-kutsadurari buruzko 213/2012 Dekretuan xedatutakoarekin bat etorriz, Soinu Giroa Hobetzeko Ekintza Plana jendaurrean jarri da, hilabeteko epean hala egon dadin, dagokion iragarkia Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik hasita. Epe horretan, nahi duen pertsonak aztertu eta oharrak jarri ahalko ditu. Plan hori eskuragarri egongo da Donostiako Udalaren web orrialdeko ediktuen eta iragarkien taulan eta Ingurumeneko udal bulegoetan (Easo kalea 43, 2.) bulego orduetan.
Hilabeteko epe horretan, egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez daitezke Udalaren Erregistro Orokorrean edo urriaren 1eko 39/2015 Legean aurreikusitako moduan.
Donostia, 2024ko abenduaren 2a.
Osasun eta Ingurumeneko zuzendaria,
SERGIO FERNANDEZ UNANUE.