Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5730

IRAGARKIA, Mallabiako udal-mugartean (Bizkaia) uren aprobetxamendu baten administrazio-emakidaren ebazpena argitaratzeko dena.

Espedientearen kodea: A-G-2011-5349.

Eskatzailea: Berano auzoko Muskildua Erabiltzaile-Komunitatea.

Apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onartutako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 116. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz (hilaren 30eko BOE), jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko urriaren 24ko Ebazpenaren bidez, eta horretarako hasitako espedientearen ondorioz, Berano Auzoko Muskildua Erabiltzaile-komunitateari administrazio-emakida eman zaiola Mallabiako udal-mugartean (Bizkaia) izenik gabeko putzu baten urtean 1.270,6 m3 ur aprobetxatzeko, etxeko erabilerarako, ureztatzeko eta abeltzaintzarako, 20 urterako eperako.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 26a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala