242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (100 KB - 1 orri.)
- EPUB (105 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5729
IRAGARKIA, Leintz-Gatzaga udalerrian (Gipuzkoa) dagoen Maroto iturburuko 1.405 m3/urteko ur abeltzaintzarako eta ureztapenerako aprobetxatzeko administrazio-emakidaren espedientea jendaurrean jartzeko dena.
Espedientearen kodea: A-G-2011-0162.
Eskatzailea: Leintz-Gatzagako Udala.
Jardueraren kokapena: Leintz-Gatzaga.
Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):
X = 533.439; Y = 4.759.034
Eskatutako urteko bolumena: 1405 m3/urteko.
Uraren erabilera: abeltzaintzarako eta ureztatzeko.
Obren deskribapena: urak lurpeko kutxatila batean biltzen dira eta bigarren banaketa-kutxatila batera bideratzen dira, 700 bat metrora. Kutxatila horretatik eroanbide bat irteten da mendi publikoan dagoen askara, eta beste eroanbide bat atxikitako lurpeko biltegira, hortik, hotel-erabilerarako udaleko etxolen lorategi-eremuak ureztatzeko.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuta dauden pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 22a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.