Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

URAREN EUSKAL AGENTZIA
5728

IRAGARKIA, zeinaren bidez jendaurreko informazioan jartzen baita Elgoibarko udalerrian (Gipuzkoa), Urruzuno parkean, dauden iturburuetatik urtean 414 m3 ur publiko aprobetxatzeko emakidaren espedientea; ur hori ureztaketarako eta aisialdirako erabiliko da.

Espedientearen kodea: A-G-2024-0008

Eskatzailea: Elgoibarko udala.

Jardueraren kokapena: Elgoibar (Gipuzkoa).

Bilketa-puntua (UTM koordenatuak (ETRS89)):

X = 548.470; Y = 4.785.685

X = 548.510; Y= 4.785.531

Eskatutako urteko bolumena: 414 m3/urtean.

Uraren erabilera: ureztatzeko eta aisialdirako.

Obren deskribapena: baliabide hidrikoa bi errekastotatik bideratu nahi da, lehenik eta behin putzu/aintzira txiki baterantz, ingurumen eta paisaia helburuekin, eta, bigarren kasuan, urak 1 m3-ko bi andeletara deribatuko dira, ondoren baratze publikoetako 900 m2-ko ureztatzeko.

Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita, guztiak jakinaren gainean egon daitezen, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 109. artikuluan xedatutakoaren arabera, beren burua kaltetutzat jotzen duten pertsonek alegazioak aurkez ditzaten Uraren Euskal Agentzian, epe horren barruan. Agentzia horretan espedientea ikusgai egongo da, nahi duenak azter dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).

Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,

JOSU PEREA ARANDIA.


Azterketa dokumentala