242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (107 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5727
IRAGARKIA, Butroe ibaiaren arroan, Maruri-Jatabe eta Gamiz-Fika (Bizkaia) udalerrien artean, konpentsazio-neurriei buruzko espedientea jendaurreko informazioan jartzen duena.
Espedientearen kodea: AO-B-2024-0408.
Eskatzailea: Bizkaiko Foru Aldundia.
Ibilgua/k: Kaperiaga, Atxispe, Zuzentze, Artezarra eta Meñakabarrena.
Jarduketa-eremua (UTM koordenatuak (30N ETRS89)): X = 510.205; Y = 4.804.451.
Obren deskribapena: egur sintetikozko alboetako erretilu batzuk jarriko dira, drainatze-lan batzuen hormetan ainguratuta, faunaren pasabide lehorrak eratzeko; eta drainatze-obra bat egokituko da. Drainatze-lan horrek 30 cm-ko jauzi txiki bat du Kaperiaga, Atxispe, Zuzentze, Artezarra eta Meñakabarrena ibaien jabari publiko hidraulikoan, Maruri-Jatabe eta Gamiz-Fika udalerrietan. Jarduketa hau «BI-20 (BI-631) errepidea 6+800 kp eta 8+150 kp-en tartean, Deriorako noranzkoan, egokitzeko eraikuntza-proiektua, auto-pilaketak murrizteko eta beste garraiobide batzuetarako irisgarritasuna errazteko: aireportuarekiko lotura (Galbarriatu)» izeneko proiektuaren konpentsazio-neurri gisa sortu da.
Eta hori guztia jendaurrean jartzen da, pertsona oro jakinaren gainean egon dadin, hogei (20) eguneko epean, iragarki hau EHAAn argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 53. artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz. Horrela, bada, beren burua kaltetutzat jotzen dutenek erreklamazioak aurkeztu ahal izango dituzte aipatutako epearen barruan, Uraren Euskal Agentzian, eta han egongo da espedientea ikusgai, nahi duenak aztertzeko aukera izan dezan, aldez aurretik hitzordua eskatuta. Horrez gain, iragarki hori Agentzia horren web orrialdean ere ikusgai egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 15a.
Zuzendari nagusia.
EE (2024ko irailaren 24ko Ebazpena).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.