242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (96 KB - 1 orri.)
- EPUB (101 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
5726
IRAGARKIA, Gautegiz-Arteagako (Bizkaia) udal-mugartean uren aprobetxamendurako dagoen administrazio-emakida iraungitzeko ebazpena argitaratzeko dena.
Espedientearen kodea: EX-B-2024-0012.
Eskatzailea: Los Amigos Erabiltzaileen Erkidegoa.
Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 163.3 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, jakitera ematen da, denek jakin dezaten, Uraren Euskal Agentziako zuzendari nagusiaren 2024ko abuztuaren 30eko Ebazpenaren bidez, Katxitxone putzuko uren erabilera pribatiborako eskubidea azkendu egin dela, iraungi egin delako. Eskubide hori 1998ko urtarrilaren 27ko Uren zuzendariaren Ebazpenaren bidez onartu zitzaion Los Amigos Erabiltzaileen Elkarteari, etxeko, ureztapeneko eta abeltzaintzako erabileretarako.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 5a.
Zuzendari nagusia.
EE (Ebazpena, 2024ko irailaren 24koa).
Jabari Publikoa Kudeatzeko zuzendaria,
JOSU PEREA ARANDIA.