Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSAKIDETZA-EUSKAL OSASUN ZERBITZUA
5725

IRAGARKIA, 313/2024 administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (prozedura arrunta) interesdun izan daitezkeenak epatzeko dena.

Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien 1 zenbakiko Epaitegian, Victoria Pérez Gajate andreak administrazioarekiko 313/2024 auzi-errekurtsoa jarri du –Prozedura arruntaren izapideen bidez bideratzen ari da– Administrazio Kontseiluaren 2024ko maiatzaren 17ko Erabakiaren kontra, zeinak gaitzetsi egin zuen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zuzendari nagusiaren martxoaren 14ko 663/2024 Ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (Ebazpen horren bidez argitaratu zen Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko zerbitzu-erakundeetako destinoetan estatutupeko lotura finkoa lortu duten eta txanda irekiaren eranskinean zerrendatuta dauden esleipendunen izendapena Zeladore kategorian).

Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa Arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49. artikuluan ezarritakoa betez, epatu egiten dira interesa izan dezaketen hirugarrenak eta jakinarazi egiten zaie prozedura judizialean agertu eta bertaratu daitezkeela, bederatzi eguneko epean, iragarki hau Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera.

Aipatutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoan interesdun izan daitezkeenak ezezagunak direnez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.

Jakinarazpen honek Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.

Aholkularitza Juridikoko zuzendariordea,

MAITEDER MIELGO RUBIO.


Azterketa dokumentala