Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELANKIDETZA-LANKIDETZARAKO ETA ELKARTASUNERAKO EUSKAL AGENTZIA
5719

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 14koa, eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendariarena. Horren bidez, 2024ko ekitaldian ekintza humanitarioko proiektuentzat onartutako, baztertutako eta ukatutako dirulaguntzen zerrenda argitaratzen da, eta deialdi horretara bideratutako funtsak agortu direla jakinarazten da.

Ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren bidez (ekainaren 26ko EHAA, 120. zenbakia), ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautu dira.

Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko otsailaren 28ko Ebazpenaren bidez, 2024ko ekitaldirako ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzen deialdia egiten da (martxoaren 14ko EHAA, 54. zenbakia).

Ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzak arautu dituen ekainaren 18ko 90/2019 Dekretuaren 17.3 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz, dirulaguntzak emateko ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, hargatik eragotzi gabe laguntzak adjudikatzeko ebazpena erakunde onuradun bakoitzari jakinaraztea.

Hori dela-eta, hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Argitara ematea, guztiek jakin dezaten, onartu diren (I. eranskina), baztertuta geratu diren (II. eranskina) eta ukatu diren (III. eranskina) dirulaguntzen zerrenda, Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2024ko otsailaren 28ko Ebazpenean (2024ko ekitaldirako ekintza humanitarioko esku-hartzeetarako laguntzen deialdia egiten duena. Proiektuen modalitatea) ezarritakoa betez.

Bigarrena.– Jakinaraztea ekintza humanitarioko proiektuetarako laguntzen deialdira bideratutako funtsak agortu egin direla.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin agintzea, guztiek jakin dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 14a.

eLankidetza-Lankidetzarako eta Elkartasunerako Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala