Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ELIKADURA, LANDA GARAPEN, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
5718

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordearena, zeinaren bidez aldatzen baita 2024ko uztailaren 18ko Ebazpena, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez deitutako nekazaritza- eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzak ukatzen eta ematen dituena.

2024ko irailaren 18an, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikaren sailburuordearen 2024ko uztailaren 18ko Ebazpena argitaratu zen Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Ebazpen horren bidez, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez deitutako laguntzak ukatu eta ematen zaizkie nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteei.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluak xedatzen duenez, administrazio publikoek edozein unetan zuzendu ditzakete, ofizioz edo interesdunek eskaturik, beren egintzetako oker materialak, egitatezkoak edo aritmetikoak.

Ondorioz, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoa aplikatuz, eta ebazpenaren eranskinean antzemandako akatsen ondorioz, hau

EBAZTEN DUT:

Aldatzea Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordearen 2024ko uztailaren 18ko Ebazpena, zeinaren bidez ukatu eta ematen baitira Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2024ko apirilaren 10eko Aginduaren bidez deitutako nekazarien eta baso-ekoizleen elkarteentzako laguntzak.

Eranskinean, goiburuko literalak aldatzen dira 6. eta 7. zutabeetan, eta ebazpen honen eranskinean jasotzen diren bezala geratzen dira.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.

Nekazaritzaren, Arrantzaren eta Elikagai Politikaren sailburuordea,

RAÚL PÉREZ IRACHETA.

ERANSKINA
EKOIZLEEN ERAKUNDEEI LAGUNTZAK – 2024KO EKITALDIA. ONARTUTAKO ESKABIDEAK
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala