242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (104 KB - 1 orri.)
- EPUB (112 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
BESTELAKO XEDAPENAK
GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5716
EBAZPENA, 2024ko abenduaren 4koa, Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariarena, zeinaren bidez argitara ematen baita 2024ko «Jesús María Leizaola» sariaren epaimahaiaren epaitza. Saria euskal autonomia eta/edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanei ematen zaie.
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren 2024ko maiatzaren 2ko ebazpenaren bidez (maiatzaren 15eko EHAA, 94. zk.), deialdia egin zen 2024ko «Jesús María Leizaola» sarirako –euskal autonomia eta/edo XXI. mendeko politika publikoen garapenean eragina duten erronkei aurre egiteko gobernantza publikoa xede duten ikerlanetarako–. Ebazpenarekin bat etorriz, eta epaimahaia bildu eta epaitza eman ondoren, honako hau
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.– Argitara ematea 2024ko «Jesús María Leizaola» sariaren epaimahaiaren epaitza. Honako hau da:
1.– 2024ko «Jesús María Leizaola» saria ex aequo ematea Sofía Arana Landín andrearen «El Concierto Económico como palanca de cambio para la transición a la economía circular y la bioeconomía en Euskadi» lanari eta Mikel Larrinaga Ortiz jaunaren «El socorro de los infelices. El impacto de las reformas asistenciales en Gipúzcoa (1750-1850)» lanari.
2.– 2024ko «Jesús María Leizaola» sariaren accesita hutsik uztea.
Bigarrena.– Epaitza hori interesdunei jakinaraztea.
Hirugarrena.– Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko zuzendariaren ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari; beraz, beronen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. artikuluaren eta hurrengoen arabera. Horretarako, hilabete bat izango da, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Errekurtso hori ebazpena eman zuen organoari aurkez dakioke edo, bestela, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuari. Gora jotzeko errekurtsoa jarri zenetik hiru hilabete igarota ebazpen espresurik ematen ez bazaio, errekurtsoa ezetsitzat jo daiteke, eta administrazioarekiko auzien bidera joateko aukera irekita egongo da.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 4a.
IVAPeko Zuzendaritza hutsik dagoelako sinatzen du (maiatzaren 4ko 133/2021 Dekretuaren 6.3. eta 8.2.f) art.).
Administrazio Publikoaren Euskal Institutuko Koordinazio eta Kudeaketako idazkaria,
NAGORE ALBERDI BERASALUCE.