242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- PDF (102 KB - 1 orri.)
- EPUB (109 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
AGINTARIAK ETA LANGILERIA
Oposaketak eta lehiaketak
JUSTIZIA ETA GIZA ESKUBIDEEN SAILA
5713
AGINDUA, 2024ko abenduaren 3koa, Justizia eta Giza Eskubideen sailburuarena, merezimenduak baloratzeko batzordeko kideak izendatzen dituena eginkizuna edo hizkuntza direla-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko berariazko lehiaketarako, Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetan. Lehiaketa hori 2024ko urriaren 28ko Aginduaren bidez deitu zen.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko urriaren 28ko Aginduaren bidez (Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta 2024ko azaroaren 12ko BOEn argitaratua), berariazko lehiaketa baterako deialdia egin zen Prozesu eta Administrazio Kudeaketako, Prozesu eta Administrazio Izapidetzako eta Laguntza Judizialeko kidegoetarako, eginkizunak edo hizkuntza direla-eta bereziturik dauden lanpostuak betetzeko.
Justizia Administrazioaren zerbitzupeko funtzionarioen sarrerari, lanpostuak betetzeari eta lanbide-sustapenari buruzko Erregelamendua onartzen duen abenduaren 7ko 1451/2005 Errege Dekretuaren 50. artikuluan xedatutakoaren arabera, bidezkoa da eskatzaileen merezimenduak ebaluatuko dituen balorazio-batzordeko kideak izendatzea.
Horregatik guztiagatik,
EBAZTEN DUT:
Bakarra.– Pertsona hauek izendatzea Justizia eta Giza Eskubideen sailburuaren 2024ko urriaren 28ko Aginduaren bidez deitutako berariazko lehiaketako merezimenduak baloratzeko batzordeko kide:
Batzordeburua: Iñigo Cortázar Ibañez.
1. bokala: Silvia García Vicario.
2. bokala: Arantza Egaña Macazaga.
3. bokala: Mikel Montoya Arroniz.
4. bolaka: Begoña Gartzia Gartzia.
Idazkaria: Raquel Ochoa Quintanilla.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko abenduaren 3a.
Justizia eta Giza Eskubideen sailburua,
MARÍA JESÚS CARMEN SAN JOSÉ LÓPEZ.