Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

242. zk., 2024ko abenduaren 13a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

GOBERNANTZA, ADMINISTRAZIO DIGITAL ETA AUTOGOBERNUAREN SAILA
5706

AGINDUA, 2024ko azaroaren 29koa, Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuarena. Agindu honen bitartez, saileko goi-kargudunaren idazkari lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko egindako deialdia ebazten da.

Euskal Enplegu Publikoaren abenduaren 1eko 11/2022 Legearen 102.2.c) artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, eta Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Sailean hutsik dagoen lanpostu bat izendapen askeko sistemaren bidez betetzeko deialdia iragarri zuen Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuaren 2024ko urriaren 14ko Aginduaren laugarren oinarrian agindutakoaren arabera (2024ko urriaren 23ko EHAA), hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– María Ángeles Mozos Serna andrea izendatzea goi-kargudunaren idazkari (kodea: 520010/2; maila: 18; berariazko osagarria: VI-A) Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuaren Saileko Araubide Juridikoaren Sailburuordetzan.

Bigarrena.– Izendapen honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beronen aurka, aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke agindua eman duen organoari, hilabeteko epean, agindua jakinarazten denetik aurrera; bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 29a.

Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburua,

MARÍA UBARRECHENA CID.


Azterketa dokumentala