237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna
- Bestelako formatuak:
- PDF (132 KB - 3 orri.)
- EPUB (244 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
ETXEBIZITZA ETA HIRI AGENDA SAILA
5588
IRAGARKIA, 2024ko azaroaren 21ekoa, Etxebizitzako sailburuordearena, Etxebizitza Babestuen eta Zuzkidura Bizitokien Eskatzaileen Erregistroko eta etxebizitza eskuratzeko eskubide subjektiboko espedienteen jakinarazpenei buruzkoa.
Aipatutako prozedurak zuzenean jakinaraztea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 44. artikuluan xedatutakoa betetzeko.
Aipatutako 2015eko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 46. artikuluarekin bat, zitazio honek eragiten dien interesdunei edo haien ordezkariei eskatzen zaie Etxebizitzako Arabako Lurralde Ordezkaritzan (Samaniego kalea 2 – Vitoria-Gasteiz) ager daitezela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, 5 eguneko epean, jakinarazpen pertsonala egiteko. Epe hori igarota, agertu ezean, jakinarazpena egindakotzat joko da legezko ondorio guztietarako, agertzeko jarritako epearen muga-egunaren biharamunetik aurrera.
Eranskinean adierazitako interesdunak jakitun jartzeko ematen da aditzera hau, eta jakinarazpenaren balioa izango du haientzat.
Jakinarazpen honek Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 21a.
Etxebizitzako sailburuordea,
MIGUEL DE LOS TOYOS NAZABAL.