Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

237. zk., 2024ko abenduaren 5a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HEZKUNTZA SAILA
5579

EBAZPENA, 2024ko azaroaren 19koa, Lanbide Heziketako sailburuordearena, zeinaren bidez esleitzen baitira Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 5eko Aginduaren bidez egindako deialdiko dirulaguntzak (2.eremukoak), Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzako makineria edo ekipamendua erosteko edo errentan hartzeko.

2024ko ekainaren 17an argitaratu zen Hezkuntzako sailburuaren Aginduaren xedea da makineria edo ekipamendua erostetik edo errentan hartzetik eta makineria edo ekipamendu hori instalatzetik eratorritako gastuak finantzatzera bideratutako dirulaguntzak emateko prozeduraren deialdia egitea, bi jarduketa-eremuren arabera:

– 1. eremua: aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatuentzat, heziketa-zikloak emateko beharrezko makineria edo ekipamendua eguneratzeko, II. kapituluan adierazitakoaren arabera.

– 2. eremua: aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuentzat, 4.0 eta 5.0 ingurunearen erronkei erantzungo dieten eta lanbide-heziketaren eraldaketa digitalaren eta jasangarritasunaren planak ezarriko dituzten proiektuei heltzeko, III. kapituluan ezarritakoaren arabera.

Deialdian iragartzen diren dirulaguntzen zenbatekoa bi milioi berrehun eta hamazazpi mila laurehun eta laurogeita zazpi eurokoa da (2.217.487 euro).

1. eremuari dagokionez, 21.4 artikuluak ezartzen du azkenean ematen den zenbatekoa ezingo dela izan diruz laguntzeko modukotzat onartutako inbertsioaren % 100 baino handiagoa. Irizpide horiek aplikatuta ateratako kopurua diruz laguntzeko modukotzat onartutako kopurua baino handiagoa bada, dirulaguntzaren zenbatekoa doitu egingo da horren parera, eta soberako kopurua hainbanatuta banatuko da, deskribatutako sistemaren arabera, egoera horretan ez dauden eskabideen artean eta irizpide guztiak aplikatu eta gero lortutako azken emaitzaren arabera. Banaketa-irizpide guztiak aplikatu ondoren, hainbat eskabideren kopurua handiagoa izan da diruz laguntzeko moduko zenbateko osoa baino; beraz, soberakina adierazitako moduan banatu da.

Bestalde, Aginduaren 27.3 artikuluak ezartzen duenez, 2. eremuan onuradun bakoitzeko eman beharreko zenbatekoa ez da 18.000 eurotik beherakoa izango, ez eta 150.000 eurotik gorakoa ere. Eskabideak baloratu eta 2. eremurako zenbatekoak esleitu ondoren, 21.365,39 euroko soberakina geratu da. Zenbateko horrek ez du betetzen eskatzaile bakar bati ere diruz lagun dakiokeen zenbatekoaren % 85; beraz, Aginduaren 3.3 artikulua aplikatuz, 1. eremuari esleitutako zenbatekoari gehitu zaio aipatutako zenbatekoa.

2024ko ekainaren 5eko Aginduaren 9. artikuluan xedatutakoaren arabera, eta jarduera guztietan dirulaguntzak emateko eta kudeatzeko, oinarri arautzaileetan eta indarreko araudian ezarritako prozedura bete ondoren, aurkeztutako eskabideak ebaluatu zituen Balorazio Batzordeak. Batzordeak, 8. artikuluaren arabera horretarako izendatuta, behin-behineko ebazpen-proposamena egin zuen, behar bezala arrazoituta, eta bitarteko elektronikoen bidez jakinarazi zitzaien onuradunei 2024ko irailaren 9an. Era berean, 10 eguneko epea eman zitzaien, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik aurrera, egokitzat jotzen zituzten alegazioak aurkezteko.

Jakinarazpena egin eta alegazioak aurkezteko epea amaitu ondoren, 2. eremuko behin-behineko ebazpenari alegazioak aurkeztu dizkiote honako erakunde hauek:

– Centro Informático Profesional Ceinpro, S.L.

Aurkeztutako alegazioak aztertu ondoren, Balorazio Batzordeak prozeduraren ebazpen-proposamena onartu zuen, eta Plangintza eta Antolaketako zuzendariak, organo instrukzio-egilea den aldetik, Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi zion, 2024ko urriaren 7ko aktan jasota dagoen bezala.

Proposamena Lanbide Heziketako sailburuordeari helarazi ondoren, eta Aginduaren 9. artikuluan xedatzen den bezala, sailburuordeari berari dagokio aurkeztutako eskaerei buruzko ebazpena ematea eta erakunde interesdunei jakinaraztea.

Adierazitakoagatik, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 5eko Aginduaren 28. artikuluan ezarritako irizpideen eta 27.3 artikuluan ezarritako mugen arabera, eta Balorazio Batzordeak proposatuta, 2. eremuko dirulaguntzak ematea eranskinean zerrendatzen diren erakunde onuradunei, bertan zehazten diren zenbatekoen arabera. Dirulaguntzak aurrez aurreko modalitate osoko Lanbide Heziketako zikloak ematen dituzten itunpeko ikastetxe pribatu integratuek, 4.0 eta 5.0 inguruneen erronkei erantzungo dieten eta Lanbide-heziketaren eraldaketa digitalaren eta jasangarritasunaren planak ezarriko dituzten proiektuei heltzeko dira.

2. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, jakinarazpen-ondorioak eduki ditzan eta herritar oro jakitun egon dadin. Dirulaguntzen onuradunek jasotako dirulaguntza onartu beharra dute; dirulaguntza eman zaiela jakinarazten den egunetik hasi eta 10 eguneko epean onuradunek berariaz onartzen ez badute, eskabideari uko egiten diotela ulertuko da.

AZKEN XEDAPENETAKO LEHENENGOA

Gainerako baldintzetarako, kontuan hartuko da Hezkuntzako sailburuaren 2024ko ekainaren 5eko Aginduan xedatutakoa.

AZKEN XEDAPENETAKO BIGARRENA

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Hezkuntzako sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2024ko azaroaren 19a.

Lanbide Heziketako sailburuordea,

JON MIRENA LABAKA INTXAUSPE.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala